Ibon Fernandez Iradi lasartearra Lannemezanetik Martutenera lekualdatu dutela jakinarazi du ostegun honetan Etxeratek; Estatu frantseseko espetxe batetik Estatu espainoleko beste batera, beraz, eta etxetik gertuago. Lannemezangoa Lasartetik 330 kilometrotara dago. 50 urte ditu Ibon Fernandez Iradik eta 19 urte daramatza espetxean, Etxeratek gogora ekarri duenez. "Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago.
Game Erauntsia gamer euskaldunen komunitatean euskaratu duten azken jokoetako probatzen ibili da CodeSyntax eta Sustatuko lankide Urtzi Odriozola: Superstarfighter. Oraindik garapen bidean dagoen software libreko jokoa, baina hala ere esperientzia benetan azkarra eta erakargarria da, lau jokalari arte batera jolasteko aukerarekin. Espaziontzien arteko borrokak egin ahal izango ditugu mundu edo planeta ezberdinetan. Espezie ezberdinak aukeratu ahal izango ditugu, naiz eta oraingoz espaziontziaren diseinuan bakarrik sar gaitezke pertsonalizazioetan.
Niri ez didate sekula minbizirik diagnostikatu, baina ezagutzen ditudan kasu guztiek egin dute negar gorputzeko atalen bat gaixoak hartuta dutela jakitean. Sekulako marroia dira minbizia eta haren kontrako tratamendua.
Gaurdanik urriaen 23a bitartean euskarazko rol jokoen Beldurrola jaialdia egingo da Donostia. Bi egunez Donostiko Egia auzoko Kultura Etxean, eta gero berezitutako Ebla liburudendan, euskarazko partidak jokatzeko aukera. Antolarzailea: Rolariak, euskal rol-jokoen zaletuen taldea.
Carmen eta bere familia San Frantziskoko Gorte kaleko bere etxean bizitzen jarraituko dute. Duela aste bat AZET etxebizitza sindikatuak salatu zuen Udal Etxebizitzak San Frantziskon 12 urte zeraman familia etxetik bota nahi zuela. Urriaren 19rako iragarrita zegoen baina larunbatean azaldu zuten hura gelditzea lortu zutela eta gaur ez da gauzatu, sindikatuak aipatu bezala.
"Egun on, eskerrak etortzeagatik". Euskarazko lau hitz horiekin hasi eta bukatu da euskararen presentzia Bilboko Guggenheim museoak hedabideen aurrean egindako 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenean. Apenas izan diren hiru segundo, ordubete eta hemezortzi segundoko hitzaldi segida batean.
Hauxe da euskal wikilariek Wikipediako euskarazko 400.000. artikulurako prestaturikoa (mugarria zetorrela jakinda, apropos prestatu zen). Gai inportantea da: Justizia klimatikoaren nozioak adierazten ditu klima-aldaketari buruzko berdintasunari dagozkion ikuspegi etiko, moral, legal eta politikoa, ez soilik ikuspegi fisiko edo ingurumenekoak. Era berean, erabiltzen da aipatzeko klima-aldaketaren aurka edo hartara egokitzeko hartzen diren neurri urriagatik aurkeztutako salaketa eta ekintza legalak.
Ordubeteko hitzaldia egin, eta euskaraz lau hitz besterik ez. Horixe izan da Guggenheimen 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenean euskarari eman dioten tokia eta garrantzia. Euskara hizkuntza ofiziala den lurraldeetako batean gertatu da eta gertatzen da hori, administrazio publikoak -Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia- partaide dituen museo baten urteko jarduera garrantzitsuenetako baten aurkezpenean.
Bart gauez Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa gainditu zuen. Mugarrirako azken egunetan prestaturiko Justizia klimatikoa artikulua prestatu zen; zenbait wikilarik landu dutena, eta estatistiketan une zehatzean argitaratzeko prestatu zena. Hizkuntza bertsioen artean, 34. wikipedia gara (zerrendari azken eguneraketa falta zaio gaur gaurkoz). Baina ez da bakarrik kantitate kontua, Wikipediaren kalitatea neurtzeko zenbait parametrotan ere goraka ari da euskarazkoa.
Juan Ignacio Pérez Iglesias Pertsona baten diru-sarrerak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta handiagoa da luxuzko ondasunak erosteko erabiltzen dituen gastuen proportzioa. Horrela esanda, badirudi esandakoa huskeria bat dela; azken finean, oinarrizko premiak beteta dituztenek baliabideak dituzte beste ondasun batzuk eskuratzeko edo hain beharrezkoak ez diren zerbitzuez gozatzeko.