Teknologia albisteak
6

Ataungo Udalak Botika-etxea desjabetuko dio La Caixari

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-19 : 11:21

San Martingo plaza erdian dagoen eraikin hori erabilera soziokulturalerako izatea jasota dago Arauetan. La Caixa banketxea da gaur egungo jabea, eta udalak egin dizkion erosketa saiakerei entzungor egin dienez, desjabetzen hasteko espedientea onartu du udalbatzak. Ataungo San Martin auzoko plazaren erdian dagoen Botika-etxea edo Aierdi-Enea eraikina desjabetu egingo dio udalak La Caixa jabeari.

Publizitatea

19

Rubia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-19 : 09:00

Kuku!!!! Zelan zauzie irakurle polit horiek? Uztailetik ezebez idatzi barik neuan, eta gaurkoan, sarrera super txorra doia, hutsala [Elhuyarren begiratu dot berba eta pilo gusta dozta] ez deko mami larregirik, ez interes sozialik bainan behintzat holan zerbait kontetan dotzuet. Zer dekogu (aman)komunean Ana de Armas eta #AneFer-ek?

43

Euskaldunen aurkako irainak Ukrainako bonbetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-19 : 08:44

Sare sozialetan zabaldu diren argazkietan, Urainako gerrarako prestatu diren misil eta bonbetan euskaldunen aurkako irainak, ikur naziak eta Intxaurrondoko torturei erreferentziak irakur daitezke, gazteleraz idatziak. "Intxaurrondo, sakonago zulatu", "esukal (sic) presoak gas ganberara", "baskongadak Espainia dira!" eta "separatista putasemeak, gora Espainia". Gaztelaniaz idatzitako mezu horien ondoan, misiletan, ikur nazi bat eta Kieveko Dynamo futbol taldeko ultra neonazien sinadura jarri dituzte: "Dynamo Kiyv WBC".

 

ZAZPI, kontakizun bat, tontorrez tontor

2022-10-19 : 09:45

Badira lau urte "Medikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala" posta argitaratu nuela nire blogean. Ez nuen taburik hautsi, nire historia nahi nuen kontatu, ez gehiago, nahi nuen moduan eta nire estiloan. ZAZPI proiektuarekin horixe bilatzen dut, nire historia kontatzea, bideoan eta audioan.

16

Zure ametsaren ertzean bertan nago

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-18 : 23:12

Ich gebe kein Almosen: dazu bin ich nicht arm genug. Ego sum vitis, vos palmites There is no danger for us, and there is no safety in the cathedral Estoy al borde mismo de tu sueƱo Eskeintzak: Gabriel Aresti Maldan behera, Euskera aldizkaria, V, 1960 1959an argitaratu zuen Gabriel Arestik Maldan behera, bere aitari eta Jon Mirande lagunari eskainitako poema liburua.

14

Elnaz Rekabi eskalatzailea atxilotu du Iranek, belorik gabe lehiatu ondotik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-18 : 17:37

Ilea agerian zuelarik lehiatu zen Elnaz Rekabi eskalatzaile irandarra joan den igandean Hego Korean. Hiriburuan izan zen txapelketa, Seulen, baina kirolariaren irudiok nabarmen zabaldu dira mugetatik kanpo ere. Belorik gabe aritu izanak askoren harridura ekarri du, baina baita bestelako erreakziorik ere. Rekabiren familiak BBC hedabideari jakinarazi dionez, igande gauetik ez dute haren arrastorik.

Gasteiztar eta arabarrentzako bertso mingarriak salatu dituzte

Sustatu
2022-10-18 : 16:08

Haritz Mujika bertsolari gipuzkoarrak Gasteizko Bertsolari Txapelketa Nagusiko urriaren 2ko saioan egindako lehen agurreko bertsoa kritikatu du irakurle batek Alea aldizkari arabarrera bidalitako guitunean. Manolo Martinez Fernandez saioan izan zen, eta minduta idatzi du ondoren: "Bertso absurdo baten harira".

9

Botikez, hitzak ondo neurtuta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-18 : 15:02

Asteburu honetan berriz zabaldu da esperantza: BioNTech botika konpainiako arduradunek BBCn emandako elkarrizketa batean adierazi dute aski aurreratuta dituztela minbizi klase zenbait tratatzeko txertoak. Noizko egon daitezkeen ere iragarri dute: "2030. urterako". Aditzera eman dutenez, RNA mezularian oinarritutako txertoen bidez -COVID-19aren kontra erabili dira estreinakoz- lortuko da minbiziaren aurka ere egitea.

58

Bertso absurdo baten harira

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-18 : 13:24

Pasa den urriaren 2an, Gasteizen jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo faseko kanporaketan, Haritz Mujika Lasak bertso hau kantatu zuen, bertan bildu ginen ehunka bertsozaleen aurrean: Mingarria da bertsoa Gasteizko euskaldunentzat, oso, ia iraingarria, Euskal Herriko gainerako euskaldunentzat, era berean, absurdo eta erridikulua beharko lukeen bezala.

Desira-ren estreinaldia, Geruzak proiektuko lehen dokumentala

Sustatu
2022-10-18 : 11:31

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, Elkar argitaletxeak eta Jakin pentsamendu aldizkariak Geruzak proiektua garatu dute azken hilabeteotan: gazteen kezka eta galderetatik abiatuta gogoeta pizteko webgunea. Gogoeta-gai bakoitzak dokumental bat izango du lagungarri, "kaiera tematiko propioa" eta kultur diziplina desberdinetako erreferentziak ere material osagarri gisa. Egindako dokumentaletan lehen emanaldi publikoak, Desira izenekoa (trailerra estekan), bihar asteazkena (urriak 19) estreinatuko da publikoki Donostian, San Telmo Museoan, 19.00etan; eta ondorengo solasaldiarekin osatuko da emanaldia.

11

Euskadi Irratiko eta 'EITB.eus'-eko erredakzio kontseiluek larritzat jo dute Arzallusen bertsoak kendu izana

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-17 : 23:24

"Sarean sortu den polemikagatik EITBko zuzendaritzak Maddalen Arzallusen kantua webgunetik kentzeko hartu duen erabakia larritzat jotzen dugu". Hala adierazi dute ohar batean Euskadi Irratiko eta EITB.eus-eko erredakzio kontseiluek. Arzallusek 32 izeneko bertso musikatuak kantatu zituen ostiral goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan, gitarraren laguntzarekin.

13

25. urteurrena elkarrekin loratzen (ESP: 25 aniversario floreciendo juntas)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-17 : 19:40

EUS 25 urte bete ditu Jaizkibelek, eta hori ospatzeko egun handia antolatu dugu urriaren 22an. Egun horren aitzakian material eta proposamen berriak lantzen aritu gara, tartean Ibilaldi Historiko bat, konpainiaren historia eta emakumeak alardean parte hartzeko borrokaren nondik norakoak biltzen dituena, baina dagoeneko bete egin da taldea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››