Groseko Secundino Esnaola kalean bizi dira Andoni Iriondo eta Beñat Arana, alokairuan (biak Grosen jaioak, 1996an). Pandemiaren aurretik, jabeak etxebizitza turistiko gisa erabiltzen zuen etxe hori, baina alokairu arruntera pasatu zuen pandemiaren harira. Orain, Iriondo eta Arana Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuaren bidez salatzen ari direnez, kaleratu egin nahi ditu, duela hilabete batzuk egin zuten akordioa urratuz.
Gauzak hasmentatik argi uzte aldera: bai, nik ere uste dut Haritz Mujikak ez zuela asmatu urriaren 2an Gasteizen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketan, Kaixo, entzule, hi Green kapital hasten den bertsoa kantatu zuelarik. Baina, orobat, uste dut afera hor akitzen dela, edo hor akitu behar zukeela.
SED QUIA SUA Hizkuntza honek zer dioen antzemateko saioa Iñaki SEGUROLA Erein, 2020 Aurreneko partea 1/ SED QUIA SUA. SEGUROLA. Maiuskulaz. Iñakirik gabe. Baizik-eta berea delakoz. Alegia deus ez! Behinola elkarren ondoan eseri ginen mundu honetan, Donostiako banku publiko batean. Viktoria Eugenia antzokiaren alboan. Azpeititik landa. Hiriburuan. Hura eszenografia! Panpoxoa gero!
Gauzak hasmentatik argi uzte aldera: bai, nik ere uste dut Haritz Mujikak ez zuela asmatu urriaren 2an Gasteizen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketan, Kaixo, entzule, hi Green kapital hasten den bertsoa kantatu zuelarik. Baina, orobat, uste dut afera hor akitzen dela, edo hor akitu behar zukeela.
Laugarren urtea eta bosgarren negua beteko du Irungo Harrera Sareak. Ordutik, Santiago eta Behobiako zubietako kontrolek berdin jarraitzen dute, eta ez dela harrera duina bermatzen salatzen segitzen dute. Lau urte bete zituen Irungo Harrera Sareak (IHS) urriaren 10ean.
Euskararen Maratoia Lasarte-Orian egin ohi den euskararen normalizazioaren aldeko jaialdia izaten da.Txintxarri aldizkariaren artxibo zabala arakatuta, eta Lasarte-Oriako Udalaren zenbait argazki gehituta, orain arteko bederatzi Euskararen Maratoietako une ugari jaso ditugu artikulu honetako galerian. Horrez gain, beste zenbait harribitxi topatuko dituzue. Patxadaz ikustekoak, egun hauetan berriz maratoia tokatzen delarik, urriaren 22 eta 23an.
Harro daude sortutakoaz. Gogotsu urrats gehiago egiteko. Daniel Jimenez (Tutera, Nafarroa, 1999) euskara ikaslea da Erriberako hiriburuko euskaltegian. Berak urteetan sufritutako trabak ez ditu nahi hurrengo belaunaldientzat. Nola sortu zen Hordago herri ekinbidea? Erriberako zenbait pertsona elkartu ginen, hizkuntza eskubideen gaineko kezka genuelako. Hasierako talde horretan euskaldun batzuk ziren, euskaldun berriak, euskara ikasleak...
Nire aitonak eskopeta fabrika bat zeukan Elgoibarren, eta aitak dio ohikoa zela etxean karabina eta eskopetak izatea. Istripua gertatu zen egunera arte. Nire osaba batek tiro egin zion karabinarekin nire beste osaba bati, indio eta bakeroetara jolasten, deskargatuta zegoelakoan; bekainean sartu zitzaion berunezko perdigoia eta susto odoltsu bat baino ez zen izan, soilik eta zorionez.
Literatura orokorrean, eta euskal literatura zehazki. Hori da Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat saiakeraren muina (Elkar), eta ariketa hori saritu dio epaimahaiak. "Hipotesi ausartak" egitea txalotu dio Alexander Gurrutxagak, Ane Miren Larrinagak, Aitor Zuberogoitiak, Katixa Agirrek eta Xabier Aierdik osatutako epaimahaiak. "Testuak badu probokaziotik ere, eta nahi duenean badaki politikoki zuzena ez izaten.
Bertsolari Txapelketa Nagusia (BTN) finalaurrekoen atarian da, eta ikus-entzunezkoak biderkatu dira azken txanpa honekin batera. Agian inportanteena: finalaurrekoak zuzenean telebistaz emango dituztela ETB4n larunbatetan, biharkotik hasita (Elizondotik, 17.00etatik aurrera). Horrez gain, EITBk 10garrena izeneko podkastari ekin dio (fikiozkoa), Berriak Txapelpekoa podkasta dauka (informatiboa, iritzia), eta datorren astean Argiak Berezkoa Ta Naturala bideo sorta hasiko du.
Errigora, Agerraldia, eta, iazko azaroaren 13tik, Hordago. Euskararen inguruko mugimenduak gora egin du Erriberan azken urteotan. Hordago herri ekinaldiak iazko azaroan egin zuen lehendabiziko agerraldia, Cortesen, eta erdigunean jarri zuen zer helburu duen: zonifikazioaren aurka lan egiteko sortu dute, euskara herrialde osoan izan dadin ofiziala.
Booktegi euskarazko liburu elektronikoen inguruko ekimenak 5 urte ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu dute. Urriak 22, bihar larunbatez, izango da Booktegi Jaialdia Usurbilen, egun osoko egitarauarekin. Itxaro Borda izango da jaialdiko anfitrioia.