Booktegi euskarazko liburu elektronikoen inguruko ekimenak 5 urte ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu dute. Urriak 22, bihar larunbatez, izango da Booktegi Jaialdia Usurbilen, egun osoko egitarauarekin. Itxaro Borda izango da jaialdiko anfitrioia.
Booktegi 2017ko apirilean sortu zen, liburu elektronikoak deskargatzeko. Geroago, atal eta ekimen berriak sortu zituzten, hala nola egileen arteko elkarrizketak, adibidez.
Aurten, 5, urteurrena bete ondoren, Booktegi Kultur Elkartea osatu da ofizialki Booktegi kudeatzeko. Bazkidetza kanpainan daude abuztutik.
Booktegi Kultur elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da, formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen. Booktegin dauden liburu elektroniko, audio-liburu eta ahozko poiezak, eta bideo guztiak guztiontzat daude eskuragai, doan, sortzaileen eskuzabaltasunari esker.
Booktegi jaialdiari dagokionez, hona egitaraua:
Emanaldi gisa markatutako ekint<ak doan dira, baina sarrerak eskuratu behar dira jarri ditugun esteketan.
Erantzun
Sartu