Euskararen Maratoia Lasarte-Orian egin ohi den euskararen normalizazioaren aldeko jaialdia izaten da.Txintxarri aldizkariaren artxibo zabala arakatuta, eta Lasarte-Oriako Udalaren zenbait argazki gehituta, orain arteko bederatzi Euskararen Maratoietako une ugari jaso ditugu artikulu honetako galerian. Horrez gain, beste zenbait harribitxi topatuko dituzue. Patxadaz ikustekoak, egun hauetan berriz maratoia tokatzen delarik, urriaren 22 eta 23an.
TXINTXARRI-ren artxiboan arakatu, eta orain arte egindako Maratoietako materiala bildu dugu txintxarri.eus/lasarte-oria/1… #lasarteoria #10EuskararenMaratoialdia #SentituPrestatuEtaEkin #EuskararenMaratoiteka #artxiboa @EusMaratoia @TtakunKE
Euskararen Maratoia da asteburuan: Lasarte-Oriatarrok harrotzen gaituen jaia: 1986tik, lau urtez behin —hasieran bi urtez behin, azken hontan pandemiagatik 6 urte atzeratu da— 40 orduz segidan euskarazko ekitaldiak egoten dira. @txintxarrieus txintxarri.eus/lasarte-oria/1…
Ideia zera da: Etengabe euskarazko ekintzak egotea. Horretarako, hainbat elkarte batzen dira festara: eskolak, kirol taldeak, antzerki eta dantza eskola, literatur txokoa, musika taldeak... Eta hori guztia dinamizatzen: ZORTZIKOTEA. Herria ordezkatzen dutpic.twitter.com/GXPB2LADfK
Hainbestekoa da sukarra, ezen otordu guztietako tiketak ordu gutxietan gastatu baitira. Imaginatu. Eta oholtza azpian gaudenok ere engantxatzen gaituzte koreografia eta kantuekin. Hona faboritoak: youtube.com/watch?v=E-tDnA… youtube.com/watch?v=g96C4E… youtube.com/watch?v=GSnpKq…
Aurten 10. edizioa da, beraz, berezia. Eta bideoklip berri bat ere prestatu dute, koreografia berri batekin. Orduro, ordu aldaketa dantzan ospatzen denez, denbora izango dugu 40. ordua iristen denerako ikasteko: youtube.com/watch?v=Be4QV2…
Jakina. Jai bat baino gehiago da. Euskararen egoera diglosikoaz jabe ziren herritar batzuen kezkatik abiatu zen egitasmoa, eta gaur egun @TtakunKE elkarteak antolatzen du, @lasarteoria|ko udaleko euskara batzordearekin eta hainbat boluntariorekin. euskararenmaratoia.eus/zerda/t.co/Gs35ZxmaeC">pic.twitter.com/Gs35ZxmaeC
Ikusi ditugu @slklusterra|k egindako ikerketen emaitzek zein joera duten, baina Lasarten egoera jada txarra zen 80ko hamarkadan. Halako egitasmoek, Kuadrillategik, eta lehenbiziko ahobizi eta belarriprest-ak —bai, Lasarten sortuak—, komunitatean batzera pic.twitter.com/Ti1rRidzKf
Hurrena Lasarte-Oriakoak eta euskaltzaleak izateak harritzen bazaitu, edo ikusten baduzu Lasarte-Soriakoak garela esatean ez garela "pikatzen" eta barre egiten badugu, gogoratu hein batean honengatik dela. Zer egiteko gai garen ikusi nahi baduzu, zatoz: pic.twitter.com/JiE8nwP4Mh
@MaiderGalardi @txintxarrieus Egun on, Maider! Ekimen ona…. Jarraitu eta eutsi gogor! eta, mesedez, gozatu ????????????????????
@MaiderGalardi Aurrera, lagunak!!! Bai euskarari!!
Erantzun
Sartu