Teknologia albisteak

Publizitatea

11

Elefante bat maletan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-23 : 23:11

1972an Baionan hogei gazte elkartu, Hegoaldetik beste hogei batu, eta hala hasi zen Elkar, apurka, euskararen ardatzean kultur industria martxan jartzen. Zailtasunak eta erasoak izan dituzte 50 urtean, baina proiektua handitu, eta, sortzaileen ustez, hastapenetako ideiei eutsita egin da bidea.

17

"Atzerako bueltarik gabeko errealitatea ez dugu oso urruti"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-23 : 17:52

Etxe barruan, kezka giroko urtea izaten ari dela aitortu dute Olatz Osak (OƱati, Gipuzkoa, 1970) eta Mikel Esnalek (Donostia, 1968). Behera egin dute salmentek, eta behera egin dute, batez ere, euskarazko adarrean. Argitaletxearen eta Elkar denden jardunaz harago, banaketari esker "orekatzen" ditu zenbakiak egun Elkarrek, eta estrategia "momentuz" ondo badoakie ere, sektorearen "hauskortasunean" urgentziaz eragin beharraz mintzo dira.

15

[ARGAZKI GALERIA] Naipes Fournier-eko langileek manifestazioa egin dute, "aldarrikapenak kalera ateratzeko"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-23 : 16:01

Larunbatean, urriaren 22an, Naipes Heraclio Fournier enpresako langileek manifestazioa egin dute hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela salatzeko. Enpresak langileen erosahaleman murriztu nahi duela diote langileek, baita aurreko hitzarmenetan lortutako eskubideak kendu ere. Egoera horretan, lanuzteak egin dituzte aste honetan, jarraipen oso handiarekin (%90ekoa iragan ostegunean).

16

Oholtzapean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-23 : 14:56

Hots egiten duenak ez du zertan jakin deiaren hartzailea zein gorputzalditan harrapatuko duen. Dei diezazukete, esaterako, oholtzaratzeko unea baino bi ordu eta erdi lehenago, eta entzun zenitzake hil-kanpaiak telefonoz bestalde. Ama izan nahi zenuela erabaki zenuen aspaldi, eta egon zintezke justu intseminazio prozesua hastear, berri onak ekartzea desio arren ez hain onak ere ekar diezazkizuketen lehen kontsultako emaitzen zain.

25

Southamptonen "gerrako euskal umeen" etorreraren oroigarria jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-23 : 12:24

1937ko Maiatzaren 21ean, Bilbotik Southampton-era iritsi zen (Ingalaterra) Habana untzia bertan 3.840 haur zeudela, 7 eta 17 urte artekoak, "gerrako umeak" esan ohi duguna. Beraiekin 96 maistra, 120 laguntzailez, 2 mediku (Jesus Iraragorri eta Severino Atxukarro), zenbait erizain eta 16 apaizez lagunduta. Aste honetan, eskultura eta oroigarria ireki dute Ingalaterrako hirian hura gogoratuz.

Topaketa: Amatasunak (eta ez-amatasunak) ikuspegi feministatik

Sustatu
2022-10-23 : 11:41

Amatasunak ikuspegi feministatik, "(ez)amatasunak" ere kontuan hartuz lelo nagusiak azpimarratzen duen bezala, Donostian antolatu den bi eguneko biltzarra da. Azaroaren 11n eta 12an izango da topaketa Tabakaleran.

33

Hezkuntza Plazarak eraikitzeko "sugar" bihurtu nahi du lege zirriborroak eragin dion "kezka"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-22 : 16:56

Hezkuntza Plazara osatzen dutenek apirileko Hezkuntza Akordioaren balorazio positiboa eta kritikoa egin zuten: "Hezkuntzan jauzi bat emateko zumeak bertan zeuden, baina zehaztasun gehiago eta anbizioa falta ziren". Akordioa 1993ko legeak eragindako zatiketa gainditu eta garai berri bati hasiera emateko aukera izan zitekeela adierazi zuten.

13

Bermeoko gazteen artean "nabarmen" jaitsi da euskararen kale erabilera, ehun gaztetik zortzik egiten dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-22 : 16:49

Euskararen kale erabilerak beheraka jarraitzen du Bermeon. Soziolinguistika Klusterrak 2021ean egindako kale neurketako datuen arabera, elkarrizketen % 29,4 euskaraz izan ziren, % 67,1 gazteleraz eta % 3,3 beste hizkuntza batzuetan. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Bermeon 2021ean egindako hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Soziolinguistika Klusterrak egin du aipatu neurketa, eta emaitzak, hain zuzen ere, Soziolinguistika Klusterreko teknikari Belen Urangak eman zituen.

10

Euskal Elkargoaren etapa gainditzea, EH Bairen erronka nagusien artean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-22 : 15:50

Euskal Herria Bairen lehen kongresuaren karietara, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egiten ari diren bilkuretan "Aitzina Goaz. Un projet pour le Pays Basque" dokumentua aurkezten ari dira. Txostenak egungo testuinguruari begirada bat botatzen dio, bai mundu mailakoari, bai frantziar Estatukoari zein Euskal Herrikoari.

48

Euskaldunak, burgesak eta porrotak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-22 : 14:24

Bururatu zitzaidan Karrikiriko aldizkarian 2014an Joxe Azurmendiri egin elkarrizketako pasarte batzuk sare sozial batean jartzea. Berez osorik puskaz interesgarriagoa den arren: "Zein da euskalduna? Galdera konplexua da. [...] Euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere euskalduna da.

38

Hezkuntza Lege aurreproiektuaren kontrako grebara deitu dute ELAk, LABek eta Steilasek

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-22 : 11:13

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ez dute gogoko EAEko Hezkuntza Lege aurreproiektua. Aurkeztu den zirriborroa aztertuta, "egungo hezkuntza eredu duala betikotu" egiten duela irizten diote, eta pentsatzen dute ez duela urratsik egiten sindikatuek aldarrikatzen duten "sare publiko bakar, euskaldun eta propioa" lortzeko bidean. Horregatik, mobilizazioak iragarri dituzte aurreproiektuaren kontra, eta eskatzeko "langileekin" egin dezatela behin betiko legea.

PloneConf nazioarteko software biltzarra Euskal Herrian egingo da 2023an

2022-10-22 : 11:07

CodeSyntax euskal enpresak darabilen azpiegituretako bat da Plone, eta CMS honen 2022ko urteko biltzarra (PloneConf) joan den astean izan zen Namurren (Belgika). Bertan iragarpen inportante bat egin ahal izan genue: datorren urteko PloneConf 2023 Euskal Herrian izango da, PloneConf Basque Country antolatuko dugu. Software libreko teknologia inportante baten mundu osoko garatzaileen biltzarra geurean, Euskal Herrian.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››