Teknologia albisteak

Bertsolari Txapelketako finalaurrekoekin, ikus-entzunezkoen aukera zabal bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-21 : 09:52

Bertsolari Txapelketa Nagusia (BTN) finalaurrekoen atarian da, eta ikus-entzunezkoak biderkatu dira azken txanpa honekin batera. Agian inportanteena: finalaurrekoak zuzenean telebistaz emango dituztela ETB4n larunbatetan, biharkotik hasita (Elizondotik, 17.00etatik aurrera). Horrez gain, EITBk 10garrena izeneko podkastari ekin dio (fikiozkoa), Berriak Txapelpekoa podkasta dauka (informatiboa, iritzia), eta datorren astean Argiak Berezkoa Ta Naturala bideo sorta hasiko du.

ETB4ko emanaldiei dagokienez, telebista tradizionalez emango dira, eta ETB4 ez dagoenez online, lastima da EITB Basque Youtubeko kanalak ez ematea zuzeneko seinalea, baina Bertsoa.eus-en online jarraitu ahal izango da, Euskal Herritik kanpo ere bai beraz..

EITBren beste ekimena, 10garrena podkasta da. Fikziozko lana da, Bertso Txapelketa bateko final distopikoak proposatzen dituena. Aktore-ahotsekin, Iñaki Beraetxek zuzendu du podkast saila Xabi Paia eta Aitzol Barandiaranen gidoiekin. Abenduko finala bitartean, astero ale bat argitaratuko da; lehena astelehenetik dago sarean. Hona EITBk nola aurkeztu zuen ekoizpen hau.

Berriak ere podkasta hasi du, Txapelpekoak. Formatua iritzi-emaileen mahainguruak eta elkarrizke-analisiak izango dira, Miren Mujika Telleria kazetariak zuzenduak. Lehen alea jada argitaratu da, eta asteroko jarraipena izango du.

Argiaren ekarpena, berriz, bideo-sorta bat izango da, urriaren 25etik aurrera argitaratzen hasiko direna: Berezkoa Ta Naturala, BTN siglarekin jolas eginez. Haien azalpenaren arabera, "atero Txapelketako saioen liseriketa kolektiboa egiten lagunduko digute Aner Peritz, Leire Vargas eta Oihana eta Haizea Arana bertsolariek".

Saioen egutegiari dagokionez, hemen dituzue:

Erantzun

Sartu