Teknologia albisteak
15

50 KONTU

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-25 : 10:20

Kuku! Pues jolas hau ikusi dot sare sozialetan eta hemen doiaz, neure ingurun 50 kontutxu [gaur berba pilo eta irudirik ez...barkatu!] Adinekoak edo pertsona helduek hunkitu egiten doztabe. Orokorrean iruditzen dozta gizarteko talde ahaztuena eta baztertuena dela. Maite dotaz. Ez dozta gazta gustetan. 3 salbuespen dekodaz: hanburgesetarako eta york sanwintxandako lontxa eta pizzako gazta.

Publizitatea

Oteizaren ‘Azken afaria’, obra eta artista

Sustatu
2022-10-25 : 09:23

Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen kolaborazioa Ttap agerkari digitalean. Adimen artifiziala gai oraingoan ere, nola iritsi den teknologia hau uste ez genuen eremuetara ere 2022 honetan, sormenera. Halako zerbait pentsatu daiteke ikusita irudi-sorkuntzako tresna batzuek lortu duten gaitasun harrigarria. Oteizaren obra "faltsuak" sortzeko gaitasuna da horietako bat.

ZAZPI - 04 Zuloan

2022-10-24 : 23:00
12

«Zentsura» aplikatzen da EITBn, taldeko enpresa batzordeek salatu dutenez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 19:30

"Zentsura" erabili da eta erabiltzen da EITBn, Maddalen Arzallusen bertso musikatuaren kasuan eta beste hainbatetan. Hala uste dute EITB Mediako enpresa batzordeek. Zentsurarik gabeko EITB "publiko eta plurala" eskatuko dute gaur arratsaldean EITBren Bilboko egoitzako atarian, eta, halaber, babesa agertuko diote Arzallusi. EITBren administrazio kontseiluaren bilera aprobetxatuz egingo dute protesta.

17

Pantailak Euskaraz ekimenak 'Pantailaldia' ospatuko du azaroan zehar

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 19:01

Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak 'Pantailaldia' egitasmoa antolatu du datorren azaroaren 11tik 18ra. Pantaialdia Euskaraldiaren testuinguruan antolatutako ariketa kolektiboa izango da, euskararen erabilera areagotzeko xedea duen Euskal Herri mailako ekimen honen sinergiak aprobetxatuz antolatuko dena. Bi helburu nagusi izango ditu. Lehenik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa areagotzea. "Telebistan, Zineman, streaming plataformetan, Youtuben, bideo-jokoetan...

11

Pantailak Euskaraz ekimenak 'Pantailaldia' ariketa kolektiboa antolatu du azarorako

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 18:56

Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak'Pantailaldia' antolatu du azaroaren 11tik 18ra, Euskaraldiaren sinergiak aprobetxatzeko asmoz antolatutako ariketa kolektiboa. Herritarrak aktibatzea, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta erakundeak arlo honetan mugiaraztea izango dira ariketaren helburuak. Pantailak Euskaraz ekimenak deia egin dio euskaldun komunitate osoari 'Pantailaldia' ariketan parte hartzeko.

45

"Zentsura" aplikatzen da EITBn, taldeko enpresa batzordeek salatu dutenez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 16:19

"Zentsura" erabili da eta erabiltzen da EITBn, Maddalen Arzallusen bertso musikatuaren kasuan eta beste hainbatetan. Hala uste dute EITB Mediako enpresa batzordeek. Zentsurarik gabeko EITB "publiko eta plurala" eskatuko dute gaur arratsaldean EITBren Bilboko egoitzako atarian, eta, halaber, babesa agertuko diote Arzallusi. EITBren administrazio kontseiluaren bilera aprobetxatuz egingo dute protesta.

Basoak.eus, baliabide didaktiko interesgarria

Sustatu
2022-10-24 : 14:56

Gure Basoak edo Basoak.eus webgunea Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak prestatu duen webgune interesgarria da, "Gure basoak" izenburuko liburuaren sustapenerako ere balio duena. Gipuzkoako basoak dira ardatz nagusia, baina informazio orokorra baliagarria da Euskal Herriko basozale guztientzat.

47

Pantailaldia antolatu dute, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 14:34

Euskarak ikus-entzunezkoetan duen presentzia urriaren gaineko larridura eta egoera aldarazteko beharra ozenduko du Pantailak Euskaraz taldeak, Euskaraldiaren testuinguruan. Pantailaldia egitasmoa antolatu du, euskararen erabileraren aldeko ariketa sozialaren bezperetan, azaroaren 11tik 18ra, "Euskal Herri mailako egitasmo horren sinergiak aprobetxatuz". Euskarazko edukien kontsumoa areagotzea izango du helburuetako bat, taldeak ohar bidez azaldu duenez: "Telebistan, zineman, streaming plataformetan, Youtuben, bideojokoetan...

14

Migrazioaz aberiatutako trasteekin

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-24 : 10:34

Jose Mari Esparzak idatzitako artikuluren bat parean tokatzen zaidanean ez dut irakurri gabe uzten. Defendatu izan dituen ideiekin ados egon ala ez, Tafallako idazle eta editoreak pentsarazi izan dit eta ezagutzen ez nituen pasarte historikoen berri eman. Arrazoiak ugari, haiek plazaratzeko estiloa ere bai.

'Agerraldia' Azkoienen, Ager Vasconum hegoaldekoan topaketa bat

Sustatu
2022-10-24 : 09:14

Azaroaren 5ean ekitaldi interesgarria antolatu du Nafarroako hegoaldeko euskalgintzak: Ager topaketek edo Agerraldiak ager vasconum terminoari erreferentzia egiten diote. Ager horretako euskaltzaleen mugimendua izan nahi du Agerraldiak eta abiapuntuko hitzordua, azaroaren 5eko hori, Azkoienen izango da. Latinezko erromatarren garaiko terminoak dira ager vasconum eta saltus vasconum, baskoien lurraldea banatzen zenean nekazaritza zonalde zibilizatu hegoaldekoan (ager edo landa zen hori), eta iparralde menditar basatiagoan.

Abian da CAF-Elhuyar sariketa, ikusmira urrunean jarrita

2022-10-25 : 10:02

Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria, 2023koa. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. "Begiratu urrunera" da 2023ko edizioaren leloa eta lanak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 6ra arte egongo da zabalik.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››