Bideoa: Beatriz Artolazabalek adierazi du ''ohorea'' dela EAJren Gasteizko alkategaia izatea. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak orain arte alkate izan den Gorka Urtaranen figura nabarmendu nahi izan du. "Alkate handia izan da", adierazi du.
EAJk eta PSOEk ituna egin dute Kirolaren Legearen inguruan, eta zehaztu egin dituzte selekzioek nazioartean ofizialki lehiatu ahal izateko bete beharreko baldintzak. Testuaren arabera, "autonomia erkidego" bateko selekzioak nazioarteko txapelketetan lehiatu ahalko dira, kirolak lurralde horretan "sustrai historikoak" baldin baditu, kirol bakoitzari dagokion nazioarteko federazioak onartzen badu eta "automia erkidego" horretako federazioa Espainiakoa baino lehen sortu bazen.
Ion Parot espetxetik irten zen urriaren 13an, 32 urte giltzapetuta igaro eta gero. Zigor bera bete zuen Jakes Esnalek, hura ere irailean kartzelatik irten baino lehen. Besteak beste, Foro Sozial Iraunkorrak erabakia txalotu zuen: "positibotzat" jo zuen, horren aldeko adostasun "instituzional, politiko eta sozial handia" zegoelako eta "gizatasunez eta zentzuz hartutako erabakia" zelako.
Atzera ere, administrazioko hizkuntza eskakizunetan esku hartu dute auzitegiek. Navarra Sumak atzo jakinarazi zuenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez dezala punturik eman hura eskakizun ez den lanpostuetan. Beraz, euskara ezingo da meritu gisa aintzat hartu lanpostu jakin horietan, baldin eta ez bada aurrez eskatzen euskaraz jakitea.
Euskaraldia bezalatsu, baina ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko konpromiso tarte bat; eta ezin badira kontsumitu, zailtasun horien berri ematekoa. Horrela defini daiteke agian Pantailaldia, azaroaren 11tik 18ra egiteko Pantailak Euskaraz ekimenak proposatu duen erreibindikazio-ekintza. "Ikus entzunez ekiteko garaia" da kanpainari laguntzen dion leloa.
Politika Kirolaren Legea EITB MEDIA Kirolaren Legeak EAJk eta PSOEk adostutako zuzenketa bat jasoko du; horren bidez, lehen aldiz, "sustraitze nazionaleko kiroletako" euskal selekzioak aitortuko dituzte. Asteartean eztabaidatu dute, Kongresuan, Kultura eta Kirol Batzordean. Pilotako, surfeko eta "sustraitze nazionaleko" beste kirol batzuetako euskal selekzioak ofizialki lehiatu ahalko dira nazioarte mailan, Diputatuen Kongresuan Kirolaren Legea onartzen dutenean.
Urriaren 25ean BERRIAn Migrazioa? Ez, mila esker artikulua irakurtzeak izugarri harritu gaitu. Atentzioa eman digun lehen gauza hizkera da, ez inuzentea, eskuin muturraren diskurtsotik maileguan hartuta. Migrazioa masibotzat hartzen da, barbaroa, gaitza balitz bezala, gure Euskal Herri eskuzabalarekin kontrastean. Nahitaezko migrazioa eta eskubidedun migrazioa ez dira behin ere izendatzen.
EITBk atzo egin zuen administrazio kontseilua, eta, Maddalen Arzallusen bertsoen auzia lantzearekin batera, hedabidearen euskarazko eduki eskaintzaz eta 2023ko aurrekontuez ere aritu ziren. BERRIAk jakin duenez, EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak komunikabideak egun duen eredua defendatu du: "EITB euskarazko ereduak lehenesten ari da, eta, politika horri jarraituz, lanean ari da euskal gizarteari alternatiba bat eskaintzeko zinema eta fikzio kontsumo masiboaren arloan, batez ere, plataformetan".
Urriaren 26an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitateak Jocelyn Bell astrofisikaria honoris causa doktore izendatzeko ekitaldia egingo du. Jocelyn Bell Burnel (Belfast, 1943) britainiar astrofisikaria Erresuma Batuko zientzialari garrantzitsuenetako bat da. Graduondoko ikasle gisa, 1967an, pulsarraren lehen irrati-seinalea aurkitu zuenetako bat izan zen, eta, horri esker, izarren bilakaeraren teoria kontrastatu ahal izan da.
Gozatu Sarean Euskaraz ekimenari lotuta, #IzanBirala izeneko kanpaina abiatu da. Helburua da gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea. 13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango. Lehen fasea urriaren 27a arte dago irekita jada.
Kuku! Pues jolas hau ikusi dot sare sozialetan eta hemen doiaz, neure ingurun 50 kontutxu [gaur berba pilo eta irudirik ez...barkatu!] Adinekoak edo pertsona helduek hunkitu egiten doztabe. Orokorrean iruditzen dozta gizarteko talde ahaztuena eta baztertuena dela. Maite dotaz. Ez dozta gazta gustetan. 3 salbuespen dekodaz: hanburgesetarako eta york sanwintxandako lontxa eta pizzako gazta.