Teknologia albisteak
16

"Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 09:50

Bere burua harritu du Idurre Eskisabelek (Beasain, Gipuzkoa, 1970) Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi karguari baiezkoa ematean, aitortzen baitu ez zaiola hainbeste kostatu erabakia hartzea, duen "tamainarako". Munduari eta gertatzen diren gauza guztiei begiratzeko eta horietan eragiteko leku egokia da euskalgintza Eskisabelentzat. Gaur hartuko du ofizialki kargua, Durangon (Bizkaia).

Publizitatea

12

Zerbitzu publikoak eta pribatuak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 01:52

Pasa dira jada egun batzuk hemen azken lerroak argitaratu nituenetik. Tarte honetan Isaac Rosa entzutera joan nintzen azaroaren 21ean. Literaktum jaialdian egon zen Kutxak Tabakaleran duen guneetako batean. Sarean entzungai duzue Karmele Jaiorekin izandako solasaldia. Gero birus erasokor baten bisita izan nuen eta egun batzuk egon naiz k.o.

Neguko lorea

2022-12-05 : 21:00
21

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-05 : 17:36

Urak nahasi dira Osakidetzan. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat zabaldu dute Osakidetzaren "politika suizida" salatzeko. Osakidetzako "zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko" eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, eta ESIko zuzendaritzako kideak berriz euren postuetara itzultzeko. Donostia Ospitaleko gestio krisia salatu dute, eta, horrek "zentzugabeko erabakietan eta zigorrekin" jo duela goia adierazi dute.

34

Abenduaren 6an ELAk bere egoitzak irekiko ditu egunero bezala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-05 : 14:35

Lan egutegi propioa aldarrikatuz, ELAren egoitza nagusiak bihar zabalik egongo dira.

Itzuliplus nabigatzaileko luzapena oso aukera aberatsekin berriztu dute

Sustatu
2022-12-05 : 10:27

Euskarazko itzultzaile neuronalen artean, Itzuli izenekoa da Jaurlaritzaren Euskadi.eus webgunean integratua dagoena. Lehendik ere bazuen Itzuli+ edo Itzuliplus izeneko luzapen bat, baina orain berriztu egin dute Chrome eta Firefox nabigatzaileentzako eta, probatu ondoren, sekulakoa dela esan dezakegu. Itzulpen aukerez gain, hiztegietarako duen sarbideak oso tresna praktikoa bilakatu dute.

14

'Maus' eleberri grafikoa, Julen Gabiriak euskaratua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-04 : 18:57

Julen Gabiriak euskaratu eta Astiberrik berri duen Art Spiegelmanen 'Maus' komikia. 1991an kaleratu zen komiki hau, "eleberri grafikoa" izena merezi izan zuen lehen lanetako bat, genero apurtzailea alde horrertatik. Nazismoaren eta holokaustoaren historia bat da, baina pertsonaien identifikazioa oso agerikoa da: Juduak saguak dira ("maus" alemanieraz), alemaniarrak katuak, poloniarrak txerriak, frantziarrak igelak, britainiarrrak arrainak, estatubatuarrak txakurrak eta abar.

13

"Beharbada gu ere iraultza bat bizitzen ari gara"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-04 : 17:52

Errealitate areagotuko betaurrekoak, mundu digitalean mugitzeko eskularruak eta laztan birtualak azalean sentitzeko neoprenoa. "Oraindik ez daude garatuta", azaldu du Katixa Agirre idazleak (Gasteiz, 1981), "baina guztiak existitzen dira; ez dut ezer asmatu". Ezinbesteko elementuak izan ditu denak Berriz zentauro (Elkar) nobelan sortu duen mundua eraikitzeko.

Oñatiko Gure AMETZAn hasi ginen eta bizimodua zerbait hobetzea lortu genuen, Zerbait egoten bada hor

2022-12-04 : 17:14

Oñatiko Gure AMETZAn hasi ginen eta bizimodua zerbait hobetzea lortu genuen, Zerbait egoten bada hor goian, ziur ikusiko gareta. Bidai hona izan.

Jotxo Larrañaga gogoan, 2022-12-04

2022ko Open Datako datu irekien lehiaketako saridunak

Sustatu
2022-12-04 : 11:56

Duela egun batzuetako albistea da, baina bego hemen ere atzerapentxoarekin bada ere: Azaroaren 18an Open Data Euskadik antolatutako 2022ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sariak eman zituzten Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Ekitaldian bertan bi lehiaketetan, ideiak eta aplikazioak, irabazleek aurkeztutako proiektuak azaltzeko aukera izan zuten.

21

"Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-04 : 11:36

Azken orduak ditu Paul Bilbaok (Algorta, Bizkaia, 1971) Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi gisa. Ia hamahiru urte egin ditu postuan, baina 21 urte daramatza "etxe handian", 2001ean hasi baitzen Hizkuntza Eskubideen Behatokian. Etzi emango dio lekukoa Idurre Eskisabeli, eta lehen eguneko grinaz mintzatu da utziko dizkion erronkez.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››