Duela egun batzuetako albistea da, baina bego hemen ere atzerapentxoarekin bada ere: Azaroaren 18an Open Data Euskadik antolatutako 2022ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sariak eman zituzten Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Ekitaldian bertan bi lehiaketetan, ideiak eta aplikazioak, irabazleek aurkeztutako proiektuak azaltzeko aukera izan zuten.
Aplikazio lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak:
- Lehena; "enEKO: energia aurrezpenerako laguntza-agente adimentsua", Unai Anterorena: erabiltzaileari energia aurrezten laguntzeko aplikazio bat da. EnEKO laguntzaile birtuala da, eta bere funtzio nagusia energiaren prezio onena ezagutuz energia modu arrazionalagoan erabiltzeko beharrezkoa den informaziorako sarbide erraza eskaintzea da.
- Bigarrena: "iApparca: adimen artifizialarekin auerkitu non aparkatu", Ander Fernández Jauregirena: Donostiako Udalaren datu irekietan oinarritutako web-aplikazio bat da, turistei beren bidaiak planifikatzen laguntzen diena, eta, 14 eguneko aurrerapenarekin, helmugatik gertuen dagoen plaza libreak dituen aparkalekua zein den adierazten duena. (aplikazio hau tamalez gaztelaniaz bakarrik dago, bere pantaila irudiarekin ilustratu dugu artikulu hau).
Ideia lehiaketan, honako bi hautagaitza hauek saritu dira:
- Lehena: "LUR: Lur-zoruaren balio multifuntzionala erabili planguintza estrategikorako" (7.4 Mb), Adriana Aguirre Such, Mathilde Marengo eta Iacopo Neri-rena: lurzoruaren erresilientzia neurtzeko gai den ebaluazio-tresna proposatzen du. Datuen analisian oinarritutako ikuspegi baten bidez, taxonomia erantzungarri berri bat sortzen du tresna horrek, lurzoruak modu dinamikoan ematen dituen zerbitzu ekosistemikoen balioa ulertzeko aukera ematen duena.
- Bigarrena: "Alergia arazo gehiago ez Open Sata erabiliz" (PDF, 5.2 Mb), Antonio José Sáez González eta Sergio Díaz Martínez-ena: polen-maila altuek eragindako gertaerak aurreikusteko tresna bat garatzea proposatzen du polenari alergia dioten euskal herritarreentzat, funtsezko faktoreak kontuan hartuta, hala nola tenperatura, airearen kalitatea eta plubiometria. Gainera, arreta medikoa behar duen gertakariren bat gertatuz gero, gertuen dagoen osasun-zentroa proposatuko luke.
Proiektu hauen sustatzaileek honako irabazi dute:
- Ideia lehiaketan: Lehen saria: 5000 € / bigarren saria: 3000 €.
- Aplikazio lehiaketan: Lehen saria: 10000 € / bigarren saria: 8000 €.
Erantzun
Sartu