Teknologia albisteak
10

Sarek manifestazioa egingo du Durangon, hirugarren graduei aplikatzen zaien "blokeoa" salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 20:57

Sarek euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren balantzea egin du. Elkartearen arabera, 110 euskal preso "hirugarren gradua eskatzeko moduan daude", kondenaren erdia baino gehiago beteta dutelako. Baina eskubide hori "oztopatzen" ibiltzea leporatu diote fiskaltzari. Elkarteak dioenez, orain arte 32 izan dira hirugarren gradura aldatu dituzten euskal presoak, baina horietako bederatziri "erregresioa" aplikatu zaiela salatu du.

Publizitatea

7

Itsaso berriak esploratuko ditu Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 18:49

Destakatua Euskalgintza Mende laurden bete du euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune handienak. 1997ko abenduaren 6an aurkeztu zen Durangon Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2020tik aurrera Euskalgintzaren Kontseilua izenez ezaguna. Egun eta toki berean ospatu du 25. urteurrena, ordezkaritza instituzional, politiko, sindikal eta sozial zabala izan duen ekitaldian.

6

Gaurko egunez: Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 18:48

1978ko abenduaren 6an, Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81. Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez ziotela oniritzia eman Espainiako Konstituzioari; hirutik batek, gutxi gorabehera.

9

Laboaz, Cano eta Larratxe (Iturriaga gogoan)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 18:17

'Ez naiz Mikel Laboa' komikia da. Mikelen begiak falta ditu azalak. Barruan datoz. Eta baita Mikelen bizitzako hainbat pasarte ere, Joseba Larratxeren begietatik (eta Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenetatik). Arratsean, Euskadi irratian

5

Aita oinez Dimara, ezkontzera

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 17:33

Dimekoa. Ta joan zan aite ezkonduten Dimera oiñez. Padrinuk hartu ta oiñez. Ze ordun ezebez, begituzu nik... nauk larogeta hamar urte daukedaz einde ta nire nebiek zaharrenak aukingo auzen /aukingouzen/ ahun ta piku, Juan Jose. Ahun ta lau urte edo holan aukingo auzen, ta begitixu noz ezkonduko zien.

33

Ikastolen aurkako oldarraldia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 14:19

Hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko beharra beti izango badugu ere, EAEn oraintxe dugu parada ezinhobea, datozen urteetan hezkuntza arautuko duen legea onartzeko bezperan baikaude. Horrek zera esan nahi du, beharrezkoa dugula eztabaida, ideien trukaketa, baita talka neurtu bat ere, zergatik ez. Tamalez, iruditzen zait zenbaitzuk mugak gainditzen hasiak direla, iritzitik gezurrera erraz jauzi eginez.

20

Gaurko egunez: 'Euskaldunon Egunkaria'-ren lehen zenbakia argitaratu zuten

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 12:06

1990ko abenduaren 6an, Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Euskara hutseko egunkari nazional bakarra zen, 2003an Olmo epaileak itxiera agindu zuen arte. Milaka euskaltzalek dirua jarrita akzioak eskuratuz bildu zuten proiektua abiatzeko dirua. Eusko Jaurlaritza aldi berean euskarazko beste egunkari "publiko" bat sortzen saiatu zen, Egunkaria-ren proiektua ahuldu asmoz.Handik hamahiru urtera Espainiako Guardia Zibilak bidegabeki itxi zuen.

74

Appa Hi!, hika ikasteko aplikazioa sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 11:08

Bost astetan hitanoz hitz egiten ikasteko balio duen Appa Hi! aplikazioa sortu du Badihardugu euskara elkarteak, CodeSyntax-ekin elkarlanean eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Aurkeztu berri duten bertsioa euskara batukoa da, aurretik Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioa egin baitzuten. Honek arrakasta izan zuela ikusirik, bertsio berria egitea erabaki zuten.

23

Nortasun bikoitza Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 11:07

Batzuei buruhauste zaizkie "nor da euskalduna?" edo "zer da euskalduna izatea?" galderak, "nor da frantsesa?" edo "zer da espainola izatea?" ez bezala. Euskalduna izatea (artikulu honetan ez gara sartuko euskalduna/ euskal herritarra ñabarduretan) zer den definitzen ahalegintzerakoan, beti dator norbait "baina" batekin. "Baina badira euskaldunak eta espainolak direnak, edo euskaldunak eta frantsesak"...

1

OpenAI-ren ChatGPT txatbotak eta Elia.eus-ek idatzi dute albiste hau

Sustatu
2022-12-06 : 10:52

OpenAIk Assistant izeneko txatbot berria merkaturatu du berriki. Chatbot-ek artearen egoerari buruzko hizkuntza naturala prozesatzeko teknologia erabiltzen du, erabiltzaileei elkarrizketa esperientzia bat eskaintzeko, intuitiboa nahiz adimenduna. Morroia gai da galdera eta baieztapen sorta zabal bat ulertu eta erantzuteko, eta, beraz, tresna erabilgarria da ordenagailu batekin elkarrizketa erakargarriagoa eta emankorragoa izan nahi duen edonorentzat.

[Albiste hau adimen artifizialeko tresna berri eta berehalakoan ospetsu bihurtu denak idatzi du: agindua eskatu diogu, ingelesez, "idatz iezaizkidazu ahapaldi parea OpenAI Chatbot-en inguruan agerkari baterako"; eta emaitza Elia itzultzailetik pasatuta, hona ekarri dugu, beste ezer ukitzeke, salbu eta kortxete arteko esaldi hau, eta jarri diogun izenburua]

58

Mikel Larunbe: 'zigor profesionala jaso dut langile eskubideak defendatzeagatik'

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 10:28

Mikel Larunbe: 'zigor profesionala jaso dut langile eskubideak defendatzeagatik'. Galdakaoko pelotariak uste du azken urtean tratu eskasa jaso duela Baikoren aldetik, baina lehendik datorren kontua da.

13

Juan Alberto Belloch: "Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-06 : 10:05

Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkariak egindako elkarrizketan aitortu zuen gerra zikina antolatu zuela. Orain, berriz, Juan Alberto Belloch Espainiako Justizia eta Barne ministro ohia mintzatu da GAL hizpide hartuta, El Español hedabideak egindako elkarrizketan. Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral izendatzeko erabakia bultzatu zuen Bellochek, hark egindako torturen jakitun izan arren.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››