Euskarazko itzultzaile neuronalen artean, Itzuli izenekoa da Jaurlaritzaren Euskadi.eus webgunean integratua dagoena. Lehendik ere bazuen Itzuli+ edo Itzuliplus izeneko luzapen bat, baina orain berriztu egin dute Chrome eta Firefox nabigatzaileentzako eta, probatu ondoren, sekulakoa dela esan dezakegu. Itzulpen aukerez gain, hiztegietarako duen sarbideak oso tresna praktikoa bilakatu dute.
Itzuli + tresna-barra deskargatzeko esteka:
Behin instalatuta duzula, luzapenen aukeretatik aukera dezakezu Itzuliplus aktibatzea, edo nabigatzen ari zarela, testu puska bat edo hitz bat aukeratu, eta saguaren eskuin aldeko klikarekin, Itzuliplus aukeratu. Aukera mordoxka hor irekitzen dira.
Euskalterm, Euskaltzaindiaren hiztegia definizioetarako, baita Wikipediako aukera, eta hizkuntza desberdinen arteko hiztegiak, horietxek irekitzen dira hitz jakin bat kontsultatzeko orduan.
Irudian, Euskalterm-eko kontsulta bat, ondo dabilena (Euskalbar bitartez huts egiten du sarri).
Gainerakoan, testu luzeagoak itzultzeko leiho bikoitza ere bai, sareko hiztegietan ohi den bezala.
Baina irudian ikusten den bezala, audio aukerak ere bai, entzuteko testua bi aldeetan, edo mikro bidez zerbait esan eta hori sartzeko.
Irudietan berdearen gainean ikusten denari buruz... euskarazko esamolde aleatorio bat agertzeko funtzioa gehitu diote, arrazoi esoterikoren bat tarteko.
Erantzun
Sartu