Sei milioi euroetatik 5,5 milioi (%91,2) gaztelaniazko medioei eman die Eusko Jaurlaritzak, eta %8,8 euskarazkoei. Vocento taldeak ( El Correo eta El Diario Vasco) 2.659.000 euro jasoko ditu, iaz baino 303.000 euro gehiago; Noticias Taldeak ( Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Álava eta Onda Vasca) 953.560 euro, iaz baino 36.819 gehiago; SER irrati kateak 643.962 euro, iaz baino 123.718 gehiago; Gara egunkariak 309.597 euro, iaz baino 4.000 gehiago; Berria k 287.925 euro, iaz baino 2.502 gutxiago eta Nervión-Gorbea irratiak 278.638 euro, 53,872 gehiago.
Taula batean, mahaian bertan, forma eta kolore askotako fitxekin, kartekin... Hori bai, gainazal lau baten gainean jolastu behar da, mahai baten gainean normalean. Hortik datorkio izena: mahai jokoa. Joko bakoitzak bere arauak ditu, eta pertsona batek edo gehiagok parte har dezakete.
Komentatu ditugu zenbait gauza Segura Irratiko eta Twitch-eko zuzeneko honetan: Bernardo Atxagaren Xola liburua nola japonierazko luxuzko edizio batean sartu den; EITBk KomikiAPP izeneko aplikazioa kaleratu duela; eta Sustatun egin genuen lotsagabekeria hau: artikulu hau gazteleraz idatzi, zertaz eta Bertsolari Txapelketako Nagusiko finalaz. Ikusi eta adi, ze azalpen argi bat dauka kontuak.
Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira: Haz tu pedido en Amazon, recógelo aquí. Egizu zure eskaera Amazonen eta jaso ezazu hemen. Kontua da esaldia luzatu diotela tipografia eta koloreak kopiatuz: ...y ayúdanos a destruir el comercio local. Eta lagun iezaguzu tokiko merkataritza suntsitzen.
"Ez dut barkamenik nahi. Nahi dudana da Elizak eta instituzioek baliabideak jartzea horrelakorik berriro ez gertatzeko". Horrela mintzo da Isabel Barrutia, Elgoibarko (Gipuzkoa) taberna bateko terrazan. Kafea hoztu zaio jada, eta ahotsa lasaitu. 12 urte zituenean bizitakoa kontatzen amaitu duenean esan ditu hitz horiek.
Hilabete iraun du Aitor Mendiluzeren (Andoain, Gipuzkoa, 1975) zazpigarren Txapelketa Nagusiak. Bizkaian jokatu zituen finalaurrekoen bi itzuliak: Durangon eta Bilbon. Bere kolorearekin busti zuen lumaren punta, eta harekin margotu zituen bi saioak. Hartara, bere estiloan aritu zen; bere buruarekin "ahalik eta modu fidelenean".
1985eko abenduaren 15an, Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian. 20 egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman. Itxura guztien arabera, torturatuta hil zuten. Guardia Zibilak heriotza ezkutatu, eta atxiloketaren unean ihes egin eta eskuak lotuta zituen arren ibaira jauzi egin zuela esan zuen.
Ikusezinak, entzun ezinak gara. Euskararen Foru Legea zonifikazioan oinarritzen da. Sistema konplikatuegia da beti kontuan hartzeko. Beraz, hobe praktikan euskaltzaleen aspaldiko aldarrikapena onartzea: Zonifikazioa desagertzea. Beste behin Nafarroa osoa eskualde “ez euskalduna” bihurtu dute.
Mahaiak errenkadan, eta ordenagailuak parez pare. Ez dirudi beste munduko toki bat denik, lantoki arrunt bat baizik, baina ordenagailuen aurrean lan egiten dutenek eginkizun garrantzitsua dute. Asteko lehen eguna den arren, jo eta su dabiltza lanean, eta ez da gutxiagorako, egun bat falta baita grabaketarako. Baina zer grabaketarako? Bada, Mihiluze programarenerako.
LABek, Steilasek eta ELAk deituta, bigarren greba eguna dute hezkuntza sistema publikoan Lakuak proposatutako lege-aurreproiektuaren zirriborroari ezetz esateko. Sindikatuen arabera, langileen %60ak bat egin du grebarekin, "eta bereiziki jarraipena oso zabala izan da Haurreskolak partzuergoan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan". Hala adierazi du Irati Tobar LAB sindikatuko ordezkariak Gasteizen egin duten manifestazioan.