Bernardo Atxagaren lana haur-literaturaren liburu onenen bilduma batean sartu dute, Xolaren abenturak, euskaraz irten ziren lau liburuak batean bilduta, japonierara itzulita daude orain, eta 125 haur-libururekin osatutako kaxa berezi batean sartu du Shogakukan argitaletxeak.
Itzulpen japoniarrean, ingelesez egin zen bezala, Xolaren lau liburuen bateratze bat egin da. Horixe integratu dute kutxa erako edizio berezi honetan.
Liburu/kaxa/bilduma delako hau esperientzia bat da, 125 ale aukeratuen azalak eta informazioa aurkitzen da bertan, eta erosleak aukera du kutxa bakoitzean dagoen kode bereziarekin, online erregistratu eta 125 aleak formatu elektronikoan irakurtzeko.
Irakurketa eta deskargen aldetik harrera ona dutenek paperezko edizioak ere ikusiko dituzte.
Japonierazko produktua eros daiteke argitaletxearen dendan (japonieraz jakin behar, dena den). Shogakukanek orri honetan (japonieraz) azaltzen ditu liburuaren nondik norakoak.
Hauxe da edizioaren kutxaren tapa, eta azal nagusia:
Kontrazalean, hainbat libururen irudiak:
Xola eta basurdeak, eskuinean, beste bi libururen ondoan (El oro de los sueños, José María Merino; Platero y yo, Juan Ramón Jiménez):
Atxagaren liburuari dagozkion azalpen orriak:
Liburu/kutxak sustapeneko bideo hau ere badu:
Gehiago jakiteko: https://www.atxaga.eus/
Erantzun
Sartu