1985eko abenduaren 15an, Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian. 20 egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman. Itxura guztien arabera, torturatuta hil zuten. Guardia Zibilak heriotza ezkutatu, eta atxiloketaren unean ihes egin eta eskuak lotuta zituen arren ibaira jauzi egin zuela esan zuen.
#GaurkoEgunez, 1985ean, Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian labur.eus/ZFfZ9 pic.twitter.com/Zjlgd1XygI
Erantzun
Sartu