Teknologia albisteak
9

Jose Antonio Azkorbebeitia Gerediaga elkarteko kidea hil da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-17 : 13:48

Jose Antonio Azkorbebeitia 60-70eko hamarkadan euskarazko alfabetatze eskoletan irakasle aritu zen. Sasoi hartan, euskal aldizkarietan, herrietako berri emailea izan zen. Gerediagako bazkidea ia sorreratik izan da baita batzordeko kidea ere. Mendiolako eskolaren historia eta Abadiño ezagutzen liburuen idazleetariko bat izan zen. 2014tik Abadiñoko Gure Esku dinamikan parte hartu zuen.

Publizitatea

Hedabideentzako Jaurlaritzaren Covid laguntzak, gaztelerazko medioentzat nagusiki

Sustatu
2022-12-17 : 12:16

Iaz eman genuen albistea, nola Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurorekin lagundu zituen Covid-ak kaltetutako hedabideak, gehienbat erdarazkoak. Aurten errepikatu da jokaldia, Argiak argitaratu duenez. 6 milioi euro hedabideentzat, berriz ere nagusiki gaztelaniaz ari direnentzat 5.5 milioi eta milioi erdi euskarazkoentzat. Eta medio batzuk zero eurorekin, Argia bera kasu.

6

Hilko gara, hutsa sikiera mina saihestuko bagenu!

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-17 : 10:21

Mina hartzeko ere Juan Luis Zabala Susa, 2022 Baga Ez alferrik, egilearena da poesia liburu honen azaleko irudia: Mina hartzeko ere. Nerabezaroaren lekuko, iragan mundu baten irudia. Gure hiri nagusietan, Donostian kasu, noriarik ez zegoen “garaiko noria” da azalean dagoena. Noria haren barneko hari potoloek mugiezina egiten zuten mundua.

GABONAK BADATOZ

2022-12-17 : 04:00
61

Gabonak badatoz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 22:14
24

Elkarretaratzea egin dute Iruñean, euskara legez ofiziala izan dadin Nafarroa osoan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 21:58

'Vascuencearen Legea' delakoa onartu zela 36 urte bete diren egunean, Euskal Herrian Euskarazek deituta elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Hainbat eragile atxikitu dira mobilizaziora, besteak beste, Euskalgintzaren Kontseilua, AEK, IKA, IKAMA, Gazte Euskaltzaleen Sarea, LAB, ELA, STEILAS eta NUPeko Euskara Taldea.

10

2023ko ekainaren 4an ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia, Mungian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 16:27

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren lehen igandean egiten den jarduera bat baino askoz gehiago da. Eskolen arteko elkarlana sustatzea, sare publikoan egiten diren egitasmoak erakustea, ikastetxeen aldarrikapenak kaleratzea, familien parte hartzea eskolan bultzatzea eta hezkuntza komunitateari kalitatezko jarduerak eskaintzea dira, besteak beste, jaiaren helburuak. 'Jagon Eskola Publikoa' da Euskal Eskola Publikoaren 30.

20

Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia Mungian 2023ko ekainean, 'Jagon Eskola Publikoa' lelopean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 16:15

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 30. edizioa Mungian (Bizkaia) ospatuko da 2023. urteko ekainaren 4an, eta 'Jagon Eskola Publikoa' izango da leloa. Hezkuntzan "lege aldaketa sakonak" egiten ari diren unearekin bat egiten duela adierazi dute aurkezpenean, eta prozesu hori "eskola publikoa sendotuz eta hedatuz" amaitu behar dela nabarmendu, "euskal hezkuntza sistemaren ardatz bihur dadin".

8

Otxandiano, hezkuntzako grebaz: ''Merezi du itxaroteak Jaurlaritzak egingo duen proiektua ezagutu arte''

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 11:32

Bideoa: Pello Otxandiano (EH Bildu), elkarrizketa hezkuntza akordioaz eta grebaz, ETBko Egun On Euskadi saioan. EH Bilduko programa arduradunak Egun On Euskadi saioan esan duenez, lege proiektua hezkuntza akordioarekin koherentea izan behar da.

Twitterrek Mastodon.eus-eko estekak partekatzea debekatu du

Sustatu
2022-12-16 : 10:04

Twitterrek Mastodon instantzia ugaritako estekak partekatzea debekatu du, tartean Mastodon.eus-ekoak. Saio batzuk egin ditugu txiokatzeko esteka parea, eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzuko bat pasatu da, baina Mastodon.eus beste zerbitzukoak (hau adibidez) itxura batean ez dira igarotzen. Ikus irudian jasotzen dugun mezua. Hainbat Mastodon instantziarekin ari da hau gertatzen, baita mastodon hitza aipatzen ez duten zerbitzuekin, hemen irakurri dugunez. Elon Muskek pertsonalki Twitterren jabetza eta kontrola hartu duenetik ezarritako neurri erradikalena dirudi, Mastodon estekak debekatzeaz gain, bart gauez Twitterretik desagertu baitira kazetari ezagun kritikoen hainbat kontu, zentsuratutako beste zenbait konturen artean.

12

Elbira Zipitria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-16 : 09:50

Elbira Zipitria Irastortza andereñoaren heriotzaren 40.urteurrenean, Elbira dokumentalaren estreinaldia izango da datorren abenduaren 26an, astelehena, arratsaldeko 17:30etan, Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan. Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente eta ikur handienetakoa da Zipitria, eta merezi duen omenaldia eskainiko diogu frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuen andereñoari.

19

Ikasleen bizitzak erdigunean izango dituen hezkuntza sistema aldarrikatu du Ikamak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-15 : 20:00

Ikamak mobilizazioak deitu ditu ostegun honetan Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Arabako hiriburuan egindako manifestazioan gazteek ohartarazi dute ez daudela ados "inposatzen diguten hezkuntza sistemarekin". Horren ordez, ikasleen bizitzak erdigunean jarriko duen eredua aldarrikatu dute, "ikasleok bizitzarako heziko gaituen hezkuntza, zaintza erdigunean izango duena".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››