Realak eta Tokushima Vortisek, J2 League-an joktzen duen klub japoniarrak, akordio bat lortu dute eta, horren bidez, talde txuri-urdinak prestakuntza eta metodologia arloko aholkularitza-zerbitzuak eskainiko dizkio Japoniako erakunde horri datozen hiru urteetan. Akordio horren ondorioz, Realak kirol-aholkularitzako zerbitzuak emango dizkio Tokushima Vortisi eta, era berean, aholkularitza-zerbitzuak emango dizkio merkataritza eta negozio-gaietan.
Amets Arzallusen ganbarakoa ('Ez dago B planik') gaia emanda, BTN22ko finaleko azken buruz burukoan. Haur trans bat duen guraso baten lekuan jarri zen Arzallus eta bertso honekin itxi jarduna:
Duda argitzeko berriz
hitzak zirri-zarra
“ez aita, ezta B planik
hautsi lege zaharra”
zer da neska, zer mutila
zer eme, zer arra?
Nor demontrek ekarri du
zehaztu beharra
gurasoa ohi da haurren
lehen hezkuntz adarra
baina guk Hegoaldean
daukagu Iparra
harengandik ikastea
da bide bakarra.
Twitterren jasotako erantzun batzuk geratu dira hemen gordeak, ikuspegi transfobokoak. Batzuei ez zaie gustatu bertsoaldi hau. Baina jendeak txalo-zaparradarekin hartu zuen Iruñean.
Latza izango zela iragarri du arratsaldeko agurrean Aitor Mendiluzek eta halaxe izan da gaur Iruñean jokatu den finala. Maila altuko bertsoak entzun ahal izan dira, ibilbide desberdineko bertsolariak batu dituen aldian. Maialen Lujanbio iritsi da zuzenean finalera, azken irabazle gisa, eta haren ondoan eseri dira Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina.
Hirugarrenez, Maialen Lujanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Berriz ere, Amets Arzallusen aurka. 2009an, 2013an eta 2022an bi bertsolari horiek jokatu dute finaleko azken fasea, buruz burukoa: 2009an Lujanbiok irabazi zuen, 2013an Arzallusek, eta gaur, Lujanbiok. Iñaki Muruak jantziko dio txapela.
Nondik datorren, zein den sormenaren arrazoia eta sustraien indarrak definitzen dute izatearen zati handi bat. Ibilbideak osatzen du beste zati handia. Gaur horretaz arituko naiz, eta amaiera ekiditearen mezu itxaropentsuez.
Euskal Herriko bertsolari txapelketaren finala zuzenean, gaur, 2022 abenduak 18, Iruñeko Nafarroa Arenan
Diktadura luze bat pasatu berria zen Hego Euskal Herrian; 1979an, Gernikako Estatutua onartu zen, eta gerra ondorengo lehenengo Eusko Jaurlaritza aurreneko pausoak ematen ari zen. Telebisten zerua erdi hutsik eta garden zegoen, eta EITBren txoriak, 1983an hegaldia hasita, ilusioa piztu zuen Euskal Herrian.
UZEIk eta Euskaltzaindiak urteko hitza aukera dute: Zorioneko. Ez da zaila asmatzen zergatik: Irulegiko Eskuagatik. Hemen UZEIren oharra erabakiaren berri ematen. Iaz, 2021eko hitza, 'aldaera' izan zen.
Batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Deban. Besteak beste, 2022an egindakoaren balantzea aztertu eta 2023rako egitasmo nagusiak onartu dituzte batzarkide diren alkateek eta zinegotziek. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte. Horrela, gaurtik aurrera, Astesu, Hernani eta Astigarraga ere UEMAko kide dira.