Egunean Behin: 10. denboraldia amaitu da, 4 milioi partida pasa jokatuta
Egunean Behin jokoaren 10. denboraldia bukatu da asteburu hnetan, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Antton Fernandez LasaTti, Zumarragakoa, izan da garaile. EITBren babesletzarekin 12 astez garatu da denboraldia, astero astero 60.000 lagunek inguruk jokatu dute, guztira 82.939 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.
Denboraldi hasieran telebista final bat egongo zela ere aipatu genuen, baina ez da halakorik izango, ekoizpen/erralizazio kontuengatik. Hala ere, denboraldiko zenbakiak onak izan dira, jokoak interesari jarraitzen dio, eta 2023. hasieran jokoaren 11. denboraldiari ekingo diogula uste dugu, urtarrila eta apirila bitartean, tartean Egunean Behinen 4. urteurrena ere ospatuko dugularik.
Lehen saria, telebista adimentsu bat, eraman du Antton Fernandez Lasa Tti Zumarragakoak. Denboraldiko bi astetan lortu du gaunera lehen postuan, eta pandemia garaiko Youtubeko zuzeneko batean 3. postuan geratu zen.
Bigarren beste jokalari aditu bat geratu da, Mikel Egiguren Mikelei Arrasatekoa. Aste bat ere irabazi du denboraldian, eta dozenerdi bat aste-garaipen ere lortuak ditu jokoaren historian, tartean finalista postuak 8. eta 5. denboraldietan.
Hirugarrena Josu Goenaga Arbiz Urduñakoa geratu, Arbiza erabiltzaile izenez, bere bigarren deitura bezala. Jokoaren historian hiruzpalau asteko sari irabazi ditu, tartean honako honetan Kortezubin disfrutatu ahal izan zuen esperientzia gastronomikoa (bikaina izan omen da!).

Zozketaz, denboraldiko sarien artean, bi lagunek eraman dute Chromecast bana; izan dira (telefono amaierak horiek, erabiltzaile-izenetan errepikapen asko izaten direlako ematen ditugu honela=):
- Ainhoa *****023
- Lurdes ******253
Asterik aste, hauek izan dira garaileak, eta aste bakoitzeko laguntzaileak jarritako saria eraman dutenak:
- Abenduak 12-18: Tti - EITB
- Abenduak 5-11: Gzk - Gure Esku
- Azaroak 28 - Abenduak 4: Abujakes - HPS Gozatu Sarean Euskaraz
- Azaroak 21-27: Tti - Ikastolen elkartea
- Azaroak 14-20: Jokin - Basquetour Turismo Agentzia
- Azaroak 7-13: Artia - DanobatGroup
- Urriak 31 - Azaroak 6: Irati - Elhuyar
- Urriak 24 - 30: Haydee - Donostia Turismoa
- Urriak 17-23: Arbiza - Burutü agentzia
- Urriak 10-16: Schulz jauna - Krean.com
- Urriak 3-9: Iruene - UEU
- Irailak 26 - Urriak 2: Mikelei - EITB
Eskerrik asko guztiei, jokalari zein babesleei.
Erantzunak kargatzen...