Irati Diez Virto Asteon zientzia begi-bistan igandeetako gehigarria da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen ditugu. Begi-bistan duguna jaso eta laburbiltzea da gure helburua. Munduko biztanleriak 2080an joko du goia, 10.400 milioi biztanle izatera iristen garenean. Hortik aurrera, populazioa beherantz egiten has liteke.
Iazko abenduaren 31n Jair Bolsonaro Floridan (AEB) zegoen, KFC batean oilaskoa jaten. Argazkia berehala zabaldu zen sareetan. Barre egin genuen. Patetikoa zen: Lula da Silvak berriz ere Brasilgo presidente kargua hartuko zuen egunaren bezperan, hauteskundeen bidez kanporatutako lider ultraeskuindarra, itxuraz kamerak ustekabean ehizatua, janari azkarreko jatetxe kutre batean.
2021eko urtarrilaren 6an Ameriketako Estatu Batuetan izan zen, eta 2023ko urtarrilaren 8an, Brasilen: Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren ehunka jarraitzailek Brasilgo Kongresua hartu dute, Brasilian. Luiz Inazio da Silva Lula presidentearen aurka egiten ari ziren manifestazio bat kongresura iritsi da; han Poliziaren hesia gainditu eta eraikinera sartu dira.
Euskarara ekarri du Amaia Astobiza itzultzaileak (Zornotza, Bizkaia, 1974) Revolting prostitutes. The fight for sex workers' rights liburua, Puta zikinak. Sexu langileen eskubideen aldeko borroka izendatuta, eta Katakrak argitaletxeak argitaratuta. Liburua itzuli du, eta "defendatu" ere egin nahi du, prostituzioaren gaia bazter isilarazietatik -eta liskartsuetatik- ateratzea garrantzitsua iruditzen zaiolako, eta zabaldu egin behar direlako bide horretan lagungarriak izan daitezkeen materialak: "Apal batean ez dute ezer egiten".
Ate birakariak. Pausa labur bat, beste bat, eta beste bat, irakurketan aurrera; pauso batetik bestera, arnasaldi oharkabeak. Komak dira. "Ate birakariak" deitu zien Julio Cortázarrek: perpausen korridoreetan barrena dabiltza ate bat zabaldu, atzean utzitakoa itxi. Idazkuntzaren elementurik apalena, apenas nabarmentzen da.