Negua hasi da, ustez. Tenperatura altuekin gabiltza azken egunetan eta urte bukaerak udaberri usaina hartu du une batez. Izango al dugu negurik? Nolakoa da udaberri osteko negua? Galdera asko erantzunik gabe. Klima larrialdiaren erdian, epe luzeko ikerketak falta dira Euskal Herrian. Behaketa solteak eta ikerketa txikiak izan gabe, zientzialariak biodibertsitatearen gainbehera isilari pultsua hartzen joateko guneak.
Gure memorian tatuaturik dauden dozenaka kanten egilea eta euskaraz egindako rock musikaren bilakaera ulertzeko ezinbestekoa den banda da Hertzainak. Araban sortutako taldearen azken-kontzertua berezia izan da oso; gaua, erabat magikoa. Gure herriaren 40 urteko historiaren isla, rocka zainetan duten belaunaldi desberdinen elkargunea bihurtu da Mendizabalako karpa klimatizatua.
Ez ikusia egin ohi zaio askotan, gai deserosoa delako agian, baina errealitatea da: migrazioaren eragina nabaria da Euskal Herrian, eta horrek ondorioak ditu euskara indarberritzeko prozesuan. Aurreikuspen demografikoen arabera, migrazioak areagotu egingo dira hurrengo urteetan, eta, beraz, erronka mahai gainean dago: nola uztartu migrazioek dakartzaten aldaketak eta euskararen normalizazio-prozesua.
Hizkuntzen Artean Le Second Jeudi eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako proiektua da, eta Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzarako mikroproiektuak bultzatu nahi ditu, egoitza artistikoak babestuz Uharten eta Bokalen, Pirinioetako sormen-prozesuak trukatzeko eta bereziki arreta eskainiz eskualdeko aniztasun linguistikoari.
Etxera bidea gertu lelopean, Sare Herritarrak manifestaziora deitu du biharko Bilbon. Lelo hori irudikatzeko, bi gezi dituen ikur berri bat aurkeztu dute aste honetan Etxerat-ek eta Sarek. Eta ikur horrek ordezkatuko du aurrerantzean Euskal presoak Euskal Herrira leloa. Gainera, biharko manifestazioa berezia izango da, euskal presoen artean gehienak Euskal Herriko espetxeetan baitaude.
Formen matxinada (2004) liburuan, Jorge Wagensbergek fisikariak erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena, ez zu zeu nahiz gainerako mundu-behatzaileak. Ikuspegia aldatuko zaizu, nahitaez.
Goizean goizetik joaldun txikiak joareak astinduz puska-biltzean dabiltza Zubietan. 8:00etan abiatu dira helduenak bordetara, lan gogorrena zaharrenek egiten baitute. 10:00etarako txikienak gehitu dira taldera, eta herriko kaleetan aritu dira paseoan joareak jotzen. Fruituak, turroik eta dirua biltzen ari dira etxeetan. Goizeko herriko buelta eginda txikienek joareak kendu dituzte, baina helduenak lanean jarraitu dute baserrietan.
Azkenaldian ikusi dugun hegaztirik bereziena agertu da Lapurdin, 'Ixobrychus sturmii' amiltxori txiki afrikarra! Autoak jota jaso zuten Getarian eta handik gutxira hil. Euskal Herrian sekula ikusi den espezierik arraroena ez bada, gutxi faltako zaio!
Bizimodua asko aldatu da Burdin Arotik: tresneria; bizilekuak; sineskerak. Baina Burdin Aroko andre eta gizon haiek ez ziren oraingoen oso diferenteak, eta gizarte honen oinarri batzuk jarri zituzten: herrietan bizi ziren asentatuta; baliabideen ustiaketa sistematikoan oinarritutako ekonomia bat zuten, laboreen ekoizpenean eta abeltzaintzan oinarrituta; gizarte estratifikatuak sortzen hasi ziren; eta pentsatzekoa da generoaren araberako lan banaketak indartu zirela aro hartan.
Politika ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN EITB MEDIA Sareko bozeramailearen esanetan, presoen etxeratze prozesua legearen baitan eta normaltasunez egitea, hori da ikur berriak eta etxera leloak esan nahi duena. Urruntze politikaren amaiera gertu dagoela eta otsaila-martxoan gauzatu daitekeela uste du.
Inoiz izan dut fantasia bat: loterian sari potolo bat irabazi eta nire lan eginbeharrak bestela antolatu ahal izatea; esaterako, eguneroko zutabe hau ez nuke abandonatuko, jakina, baina haren idazketa azpikontrata nezake, konfiantzazko mamu-idazle (talde) baten eskuetan utzita.