Teknologia albisteak
15

Josu Estarrona: ''EAJ jakinaren gainean zegoen, kondenatuak Arabako exekutibako kideak direlako''

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-11 : 17:00

Bideoa: Josu Estarronaren ustez, EAJ jakinaren gainean zegoen, kondenatuak Arabako exekutibako kideak direlako. EH Bilduko legebiltzarkideak kasu hau "sigletatik aldentzeko dauden saiakerak" salatu ditu, baina bere ustez, jendeak ez du zalantzarik.

Publizitatea

Arartekoak Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Berma dezala euskarazko arreta

2023-01-13 : 11:21

Arartekoak gomendio hau eman dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Beharrezko neurriak har ditzala, berma dadin herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea. 2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak.

UEU: 50. urteurrena itxi eta 51. Udako Ikastaroak prestatzen

Sustatu
2023-01-11 : 10:32

UEUk bere 50. urteurreneko ekitaldiak itxiko ditu urtarrilaren 26an egingo duen ekitaldi batekin, eta jada 51. uda ikastaroak antolatzeari ekin dio #UI51 traola sortuta. Uda Ikastaro horietarako proposamenak egiteko epea hilabete honetan dago irekita, 31a arte.

27

Etika, birgizarteratzea eta justizia errestauratiboa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-11 : 02:40

ETAko presoen aldeko erakundeek urteroko manifestazioa egin dute aurten berriz ere. Ezker abertzalea buru-belarri murgiltzen den ia urteroko mobilizazio honek manifestaziotik haratago doan dimentsio estrategikoa du. ETAko presoak historian zehar ezker abertzaleko heroi martiritzat harturik, tankera honetako deialdiak, erritu kutsuaz haratago, izaera emozionaleko elementu bateratzaileak dira espazio horretan daudenentzat.

16

Euskarazko ikus-entzunekoak sustatzeko akordiorik ez du itxi Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-11 : 00:24

Espainiako ikus-entzunezko legeak bide ematen du plataformetan euskarazko edukiak sustatzeko, baita katalanezkoak eta galizierazkoak ere. Erakunde publikoak, bestalde, axolagabetasunez jokatzen ari direla salatu dute hemengo zein hango eragileek. Legearen bosgarren xedapen gehigarriak zehazki, lau bide orri ematen ditu. Bata, akordio bat da Interneten ikus-entzunezkoak kontsumitzeko plataformek euskarazko, katalanezko eta galizierazko bikoizketak sustatu ditzaten.

11

Zubieta: Errege Bezpera 2023

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-11 : 00:12

Errege Bezperan, urtarrilaren 5ean, izaten dute lehen kontaktua Zubietako gaztetxoek joareekin. Goiz osoan zehar puska-biltzean joareak astintzen aritzen dira. Berezkotik asko behar duela dio Imanol Baleztenak, baina aurreko belaunaldikoengandik eta arituz ikasten dela dio. Igor Babazek ederki gogoratzen ditu nola egiten zuten goiz osoan jasotakoaren banaketa.

10

Aforismoa: gogoan sakon iltzaturiko gezia

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-10 : 23:59

Balio erantzia Ekaitz Goikoetxea Balea Zuria Pentsamenduaz bi hitz Aforismoa (*) pentsamenduaren kondentsazio suerte bat ote den nago. Burua irakite-puntu batera eraman osteko hausnarketaren destilazioa. Aforismoak kontzeptuak sortzen ditu, eta balorazioak egitera eta bizitzarekiko gure jarrera aztertzera/kuestionatzera gonbidatzen gaitu. Aforismoa pentsamenduaren emaitza trinkoa da, adierazle laburra bezain sakona.

3

Gizon batzuek gorrotatzen gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-10 : 22:27

Ni etxera bidean nindoan iluntze buruzuri batean, hiritik patxada osoz ostera luzea egin ondoren. Artean iluntzea igarota zegoen, eta hotz egiten zuen. Hotzak eta ilunak kaleak hustu zituen, beraz. Espaloi beretik, baina bueltako bidean, energia askorekin zetorren gizon gazte bat. Kirola egiten zegoela begitandu zitzaidan bizkor zihoalako, baina baliteke bera ere etxe bidean egotea.

Donostiako Zinemaldiko artxiboa online

Sustatu
2023-01-10 : 09:24

2018az geroztik, Donostia Zinemaldia lanean artu da bere artxibo historikoa kontserbatu, ikertu eta eskuragarri jartzeko, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera, eta horren emaitza da Gabonak baino lehentxoago aurkeztu zen Zinemaldiaren Artxiboa, webgune dokumental interesgarria.

23

1.068 tortura kasu izan dira Nafarroan, Kriminologiaren Euskal Institutuaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-09 : 15:13

Nafarroan 1979tik 2015era arte izandako tortura kasuak jasotzen dituen txostena eman dio Kriminologiaren Euskal Institutuak Nafarroako Gobernuari. Torturak eta tratu txarrak salatu dituzten 676 pertsona identifikatu dituzte ikerketaren egileek aldi horretan, eta kasuak gutxienez 825 izan direla uste dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››