"Estatu mailako zerbitzu publikoaren emisoreak [RTVE] eta estatu mailako ikus-entzunezko komunikazioko emaileek 12 urte arteko haurrei gomendatutako edukiak sartuko dituzte beren katalogoetan, erkidego autonomoetako hizkuntza ofizialetara bikoiztuta [euskarara, katalanera eta galegora]. Era berean, publiko orokorrari zuzendutako edukiak eman beharko dituzte erkidego autonomoetako hizkuntza ofizialetara bikoiztuta edo azpidatzita".
Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) kontrako ebazpena eman zuen iragan astean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuaren helegite baten ondotik: azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzea debekatu zuen, lehiaketa publiko baten harira. Helegitea jarri izana defendatu du Alfonso Rios CCOOko Lan, Osasun eta Euskara arduradunak (Bilbo, 1978). Udalari egotzi dio laguntzarik eman ez izana azpikontratatuak euskalduntzeko.
06: Kultura popularraz, Antton Lukurekin Goi artea eta arte popularra, bi gauza erabat desberdin bezala bereizi daitezke? Badaukate zentzurik gaur egun kategoria bezala? Eta zentzurik badute, ze harreman dago bien artean? Halako galderen inguruan aritu da Kepa Matxain Antton Lukurekin. Bertsolaritzaz, libertimenduaz, herri musikaz, eta beste. Bibliografia Amezaga Albizu, J.
Egoera honen aurrean, mobilizazioen eta greben beharra ikusten du ELAko idazkari nagusiak. "Gure esperientziak erakusten digu, mobilizaziorik eta grebarik ez badago, ez soldadetan hobekuntzarik", adierazi du Lakuntzak.
1993ko urtarrilaren 12an, Joxemi Zumalabe hil zen. Euskalgintzako eta herrigintzako figura garrantzitsua izan zen. Kazetaria eta marrazkilaria izateaz gain, Joxemari Ostolazarekin batera, Zeruko Argia langileen esku hartu eta ARGIA bilakatu ostean, oso egoera txarrean zen aldizkaria berpiztu zuten. Ondoren, beste zenbait proiekturekin batera, Euskaldunon Egunkariaren bultzatzaile eta eragile nagusietakoa izan zen.
Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan komentatu dugu UZEIk martxan jarri duen tresna berri bat, Neoloteka edo euskarazko neologismoen biltegia. Bide batez UZEIk azken urte hauetan Euskaltzaindiarekin egiten duen kontu bat ere aipatu dugu: urteko hitzaren aukeraketa. Hori abendu amaieran izan zen, baina komentatu dugu saio honetan ere (sorpresa handirik ez hitz aukeraketan, ZORIONEKO izan zen 2022ko hitza, eta badakizue zergatik).
Kaixo!!!! Urte barri on denori! Zelan hasi dozue urtea? Ondo espero dot!!!! Gaurkoan, zelan danori pasetan dozkun modun, askotan arrastia zerbait ikusten pasa gure dozu bainan ez dakizu zer ikusi, pues urteari hasera emoteko, azkan aldian ikusi dotazen hainbat telesail gomentako dotzuet [spoiler barik] : puntuaketa, kap kopurua, argumentuaren azalpena...
Irulegiko eskua izan da 2022ko zientzia-albiste pozgarrienetako bat. Aranzadiko Juantxo Agirre Mauleonek bere ikuspegia eman digu barru-barrutik.
Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) kontrako ebazpena eman zuen iragan astean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuaren helegite baten ondotik: azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzea debekatu zuen, lehiaketa publiko baten harira. Helegitea jarri izana defendatu du Alfonso Rios CCOOko Lan, Osasun eta Euskara arduradunak (Bilbo, 1978). Udalari egotzi dio laguntzarik eman ez izana azpikontratatuak euskalduntzeko.
Maiatzean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aurkeztu zuten Ikusgela proiektuak aurrera jarraitzen du 2022an, atzo argitaratu zen ale oportuno batekin, Inflazioa (ekonomia alorreko bideoa). Wikipediako edukiak euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreekin aberasteko proiektua da Ikusgela, eta euskal hezkuntzan eragina ere izaten ari da (iazko EAEko selektibitate azterketetan Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruan galdetu zuten, eta Ikusgelako bideoetan bien nondik norakoak txukun laburtuta zeuden, ikasle askorentzako lagungarri izan ziren dudarik gabe). Ekonomia eta Filosofia dira, hain zuzen, Ikusgelaren hiru ildo tematikoetarik bi, baina hirugarrenak ere, Literaturakoak, aipamena merezi du eta gaur hona dakargu hain zuzen.
Seguru asko, kasualitate hutsa izan da, salbuespen bat. Hori pentsatu nahi dut behintzat. Semearekin Arabako Ospitale Unibertsitarioko kanpo kontsultetara joan naiz, oftalmologoaren errebisiora. Sartu eta berehala, zita eskatzeko makinetako batean saiatu gara txandako tiketa hartzen. Errorea ematen zuen. Mostradorera joateko gonbidapena egin digu makinak. Beste makina batean saiatu gara, eta erantzun bera.
Urte berriarekin burua guztiz erreseteatzen ez duenak gogoratuko du Toni Canto ia-edozer-ohiak nola egin zion barre Hisao Ishii irakasle japoniarrari, egindako elkarrizketa batean esan baitzuen japoniar askok oso ongi egiten zutela euskaraz. Haien interesa bakarrik dantza flamenkora mugatu beharko balitz bezala. Jarraian mundu guztiak irri egin zion, ohi denez, Toni Cantori.