Teknologia albisteak
10

Baliogabetu egin dute atzerriko ikastetxeak euskarazko ordu batzuk ematera behartzen dituen agindua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-23 : 17:42

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du atzerriko ikastetxeei curriculuma eta eman beharreko gutxieneko euskara zein gaztelania orduak zehazten dizkien agindua. Horrela, arrazoia eman diote Bilboko Eskola Amerikarrari, eta baliorik gabe geratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2021eko martxoaren 24ko agindua.

Publizitatea

10

Eta zuk, ba al duzu talenturik?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-23 : 13:15

Agertzen da ba hitza, agertzen denez, gorbata batzuk elkartu eta gure herriaren etorkizunaz serioski -baina dinamismorik galdu gabe- hizketan hasten diren bakoitzean: talentua. Obsesionatuta dabiltza azken urteotan hemengo eta hango agintariak talentuarekin. Talentua erakarri behar dela. Talentua formatu behar dela. Atzerrira joandako talentua berreskuratzeko laguntzak. Talentuari buruzko jardunaldiak. Talentu berriak sustatzeko bekak.

Twitterren timeline hondatua, euskaraz hobeto orain!

Sustatu
2023-01-23 : 12:32

Twitterren, web bertsioan, timeline edo denboralerro nagusia hondatu zitzaigun azaroan, Elon Musk-ek konpainia erosi eta gertaturiko aldaketen barruan. Baina hara zer diren gauza, orain timelinearen interfaze For You eta Following ataletan banatu dutelarik, zuk jarraitzen dituzun txioen hurrenkera Following atal sekundariora eraman du Twitterrek, eta ez dago lehenesterik gainera. For You eduki algoritmikoa hobesten du zerbitzuak, beti, beti klik bat egitera behartuz erabiltzailea Following eduki kronologikora joateko... Hala gertatu da hizkuntza nagusietako zerbitzuan, baina euskaraz, hara! ez dbil horrela: eduki kronologikoa erakusten dute bi fitxek. Gure gomendioa, itzuli hizkuntza ezarpenetan euskarara, Twitterreko esperientzia horrela hobea baita.

Elhuyar Hiztegiko bisita-kopuruak % 50 egin du gora

2023-01-26 : 10:33

Elhuyar Hiztegiaren bisita-kopuruak gora egin du 2022. urtean: webguneko bisitak % 50 igo dira (6 milioi bisita baino gehiago izan ditu), eta erabiltzaileek 50 milioi kontsultatik gora egin dituzte. Datuok argi erakusten dute Hiztegia gero eta gehiago erabiltzen dela. Hiztegia etengabe eguneratzen da, eta hizkuntza berdinzalea erabiltzen dela bermatzen da. Elhuyar Hiztegia ordenagailuan instalatzeko aukera dago orain.

8

Omendua bezain eztabaidatua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-22 : 23:34

Pablo Picasso margolaria da bakana, Pablo Picasso gizona ez baita askorik bereizten bere garaiko beste gizon ugarik izandako jarreretatik. Margolanetan parekorik ez duen hori, kontrastean, azukre koxkor bat bezain azkar urtzen da bere giroan, zirkuluan eta lagunartean nagusi zen misoginiaren eta pentsamendu kolonialaren itsasoan. Eta agerian geratu da bitasun hori, are, baita Picassoren heriotzaren 50.

15

Turko mekanikoa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-22 : 23:16

1769a: xake mahai funtzioa betetzen duen kutxa bat eta tunika eta turbante batez jantzitako maniki-automata batek xakera jolasten du giza arerio batekin. Kutxa irekitzean, ustez funtzionarazten duten mekanismoak ikus daitezke. Baina dena ilusio optiko bat da: barnean pertsona txiki bat dago ezkutuan xake piezak mugiarazten eta bere arerioa urduri jartzeko manikia mugitzen.

Burlatako eragileak, Euskararen Ordenantza murriztearen kontra

2023-01-23 : 08:48

Hauek dira Navarra Sumak eta PSOEk egin nahi dituzten murrizketak: desagerrarazi nahi dute euskara meritu moduan puntuatzeko beharra, gaztelania euskararen aurretik jartzea aurreikusten da testu eta errotulazioetan (indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka), kendu egin nahi dute D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharra eta euskara ikasteko migratzaileentzako kanpainak egiteko beharra, euskaldunen zentsua desagerrarazi nahi dute…

39

Erosketa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-22 : 18:44

Luzea eta ongi atondua da txostena. Puntu batzuk baino ez ditut nabarmenduko: "Bakoitzak bere euskalkian, parte hartzaileek duten hizkuntz joritasuna eredugarri delako; gatazken konponbiderako bide berriak urratzen direlako; adiskidetasuna eta lehiakortasunaren arteko orekari nola eutsi irakasten digulako; azaleratzen diren balioak etorkizunerako jendartea hezurmamitzeko nahi genituzkeelako...".

10

Bide batez

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-22 : 18:43

Zutik zaudenez, ekarri iezadazu telebistaren urrutiko agintea. Harantza zoazenez, eraman ezazu zabor poltsa hau. Gure etxea zuenerako bidean dagoenez, utz nazazu bertan. Zure laguna denez, eskatu iezaiozu fabore hori niretzat. Paketea atera duzunez, eman iezadazu zigarro bat. Giltza eskuan daukazunez, zeure kotxean joango gara.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››