Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea. Solaskide gizon batek mikrotik kanpo gomendatzea zeri buruz, nondik eta nola hitz egitea komeni zaizun.
Asier Errasti (Donostia, 1994) kazetariak Albistekia podkast teknologikoa hasi du. Igandero argitaratuko du pieza bat, eta gaur 20.00ak aldera egongo da bigarren alea zenbait plataformatan.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia 16. edizioa datorren astean ospatuko da, urtarrilaren 25etik 27ra bitartean. Mondragon Uninertsitateko (MU) Huhezi fakultatean (Ikus-entzunezko Komunikazio gradua dago bertan) antolatzen duen ekimen honetara 84 lan aurkeztu dira edizio honetan, eta 32k lortu dute finalera iristea.
Gasteizko emakume bat eta Durangoko (Bizkaia) gizon bat-AbadiƱon (Bizkaia) bizi da- desagertu dira Patagonian izandako mendi istripuan. Amaia Agirre eta Iker Bilbao dira. Fitz Roy mendia eskalatu ostean, jaitsieran, mendiaren glaziarrean, ezbehar bati izan zuten, atzo. Elur jausi batek harrapatu egin zituen mendizaleak.
'Euskara desagerrarazteko politikak solasaldia eginen du Xabier Irujo historialariak ilbeltzaren 20an, ostirala, Altsasuko Gure Etxean. Bere Sakanako arbasoek euskara desagertarazteko politikak eta estrategiak pairatu zituen, tartean euskara hitz egiteagatik burdinezko eraztuna eramatea.
Euskal Herritik kanpo jarraitzaile asko ditu ETB2ko El conquistador del fin del mundo abentura lehiaketak. Eta hemendik aurrera gehiago izango ditu: Espainiako TVE telebista publikoak reality-aren eskubideak erosi ditu. Horrek ez du esan nahi ETBk programari uko egingo dionik -hemeretzigarren denboraldian da saioa, eta astelehenean %26,7ko ikusle kuota lortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan-.
Bilbon bizi da Maite -ez du hori benetako izena-, baina amaren herrian igaro zituen bere gaztaroko une asko: Zumaian (Gipuzkoa). Han, duela lau hamarkada, oso ezaguna zen Don Ramon apaiza. Ramon Maria Olaizola, Artadiko San Miguel elizako parrokoa. "Gure amaren lehengusu propioa zen. Familiaren lagun mina. Eta herrian ere...
Batzuetan Beduolaren lokalean jo eta su aritzen dira zuakerrak edo saihetsak prestatu eta jartzen. (Argazkia: David Juliá Etxabe) Zumaian ontzigintzak egindako bideari buruz egutegia atera berri du Zumaiako Udalak, eta ontzietako atal bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).
ETBko makina bat saiotan eta eguraldia ematen aritu eta gero, irratian lanpostu finkoa lortu zuen Urko Aristik (Ibarra, Gipuzkoa, 1977). EITBko irratietako zuzendariorde eta zuzendari izan zen gero. Iaz itzuli zen ETBra, kazetari lanera. Zer balorazio egiten duzu EITBko irratien zuzendaritzan egin dituzun urteez? Balorazio oso ona, ikaragarri ikasi dudalako.