Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean bultzatutako bekaren bidez idatzi du Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza. Bihar, martitzena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko du, 18:30ean, eta guztiontzako daude ateak zabalik. Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, Igo Autobusera saiora gonbidatu dute.
1882ko urtarrilaren 25an, Virginia Woolf jaio zen Londresen, emakumeen eskubideen aldeko borrokalaria eta bakezalea. Modernismoaren autore garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere nobela eta saiakeretan gai gatazkatsuak jorratu zituen. Ikerketa garaikideek bere obra feminismoarekin eta lesbianismoarekin lotzen dute.
Google bidez euskaraz egindako bilaketen lehenengo emaitza hizkuntza horretan izan dadin, eta ez gaztelaniaz, kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek sareetan. Salatu dutenez, euskararekiko diskriminazioa da eta konponbidea bilatu dezan eskatu diote bilatzaileari. "Google maitea. Nire hizkuntza nagusia euskara da. Atsekabetuta nago orain dela gutxi, nire bilaketetan, maiz, informazio beraren gainetik, gaztelaniazko orrien estekak jasotzen ditudalako euskaraz.
Fedibertsoa deitu ohi dugun Interneteko alorra ari da antolatzen zerbitzu banatu baina elkarlotu gisa. Batetik oinarrizko aplikazioak daude (Mastodon txiokatze estiloko komunikaziorako, Peertube bideoak goedetzeko), eta gero aplikazio horietako bakoitzak instantzia desberdinak ditu (Mastodoneko euskarazko bat eta bi, adibidez, edo Peertube.eus). Holako euskarazko instantziarik ez du gaur aurkezten dugunak, liburuak komentatzeko BookWyrm delakoak; baina hala ere bertan kontua sorturik fedibertsoko beste instantziekin lotzen ahal duzu (Mastodon euskarazko batekin) eta elkarrizketa hedatu horrela.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak berretsi du Eibar-Elgoibar bizikleta eta oinezkoentzako bidea argiztatzeko eta pizteko instalazioen sarea hobetzeko obrak apirilean hasiko direla. "Obra honen helburua segurtasuna bermatzea da - batez ere bidegorria erabiltzen duten emakumeena -, linea elektrikoa instalatuz eta sendotuz, bereziki Elgoibar udalerritik hurbil dagoen tartean", esan dute.
Sententzia irmoa da: Gasteizko Administrazio Auzitegiak Arkautiko akademia behartu du berriz hartzera bere momentuan euskarazko B2 maila ez egiaztatzeagatik lan poltsatik kanpo utzitako hautagaiak. Irailean hartu zuen erabakia auzitegiak, UGT sindikatuak lan poltsari helegitea jarri ondotik, eta orain irmoa da sententzia. UGTk adierazi duenez, administrazioak ez dio helegiterik jarri.
Aberystwyth-en (Gales) 2023 honetan Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia egin dute Katedra honen sustatzaileek, Trinity Saint David Galesko Uniberstitateak eta Etxepare Institutuak.
Espainiako Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako eta langileen eskubideen aurkako delituak egotzita. Ikerketa 2022ko azaroan hasi zen, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Probintzialak Donostiako Atzerritarren II. Talde Eragileari herritar batek egindako salaketaren berri eman zionean.
"Eta aurkitu ezazu gure podkasta plataforma honetan..." entzun edo irakurriko dugu, eta eramango zaituzte Apple Podcasts, Ivoox edo Spotify batera, eta lortzen duzuna da sistema horiek deskargatu edo erabiltzeko gonbite bat, zeinarekin iritsiko zaren edukira. Ba ez: podkast bat izan beharko litzateke definizioz RSS zerbitzu bat eskaintzen duen zeozer, eta RSS horrek eskaini beharko lukeena da, atal-azalpenez gain, audio fitxategiaren kokapena (MP3 jarri dugu izenburuan, baina OGG edo beste zerbait izan zitekeen), fitxategi hori jaisteko aukerarekin. Spotify eta izen handi horiek ez dute hori egiten; euskarazko plataforma pare batean, aldiz, Baleafunk eta EITB Podkast-en, hau ondo egiten da. Zorionak.
"Energia-sistema bidezko batek ezin du inor utzi duin bizitzeko oinarrizko baliabiderik gabe, esaterako, energiarik gabe". Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren hitzak dira, zeinaren hitzetan, hasieratik izan duen ondoko printzipioa: "Energiak herritarrena eta herritarrentzat izan beharko luke".