Teknologia albisteak
10

"AEBetako armadak gerrak behar ditu bere jarduna justifikatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-03 : 23:07

AEBetako presidente gisa egin zuen bigarren agintaldia amaitzear zela, 2016an, Barack Obamak esan zuen 2009an hasi eta hurrengo zazpi urteetan 64 eta 166 zibil artean hil zituela armadak, pilotatutako droneekin egindako erasoen bidez: Afganistanen, Pakistanen, Somalian, Yemenen... Aitortza gisa plazaratu zuen. Joseba Zulaikak (Deba, Gipuzkoa, 1948) beste datu bat du.

Publizitatea

UDALETIK 03-02

2023-03-03 : 20:00

Eustoker: edukiak sare sozialetan eta euskaraz sortzeko ekimena

Sustatu
2023-03-06 : 08:48

Ikasplay-k eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Eustoker" proiektua sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Helburua? Nerabe eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan (Tik Tok, Instagram eta Youtuben) euskarazko ikus-entzunezkoak gauzatzeko baliabideak eta gakoak eskaintzea eta sare sozialetan euskaraz arituko den pertsona kopurua handitzea.

8

Zumaiako hitz bereziak: LAKATZ

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-03 : 11:56

Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan "lakatza". Joan den asteko "lokots" hura bezalaxe, Resurrecion Maria Azkuek Zumaian bildu zuen bere hiztegirako, eta Aia eta Orio aldean ere horrela esaten zutela zehaztu; oskol hori zabaltzeari, berriz, "lakatza arrakalatu" esaten zaiola idatzi zuen.

18

Egizu irri

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-03 : 10:43

Asko izan gara Iker Irribarria Olazabalen halabeharrezko agur honek ustekabean hartu gaituenak, neguak udazkena hala. Aitortu behar dut esku pilota profesionala oso gutxi jarraitzen dudala, etxeko telebistan oharkabean agertzen zaidan aldiro inkontzienteak telekomandoaren hurrengoa, aurrekoa edo itzali botoiak sakatzen dituela.

Errigoraren eskaintza oparoa aurtengo udaberrirako

Sustatu
2023-03-03 : 10:27

Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktu paregabeekin despentsa betetzeko aukera da aurtengo udaberrian Errigora elkarteak dakarrena. Hemen da aukera bertako elikagaien alde egiteko, euskaraz kontsumitzeko, auzolana bultzatzeko, ekoizpenean bidezko harremanak sustatzeko. Udaberriko eskaintza honen eskaera egin daiteke, martxoaren 29a bitartean, hemendik.

 

17

"Araubide askoz ere zorrotzagoak behar ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-03 : 10:20

Euskararen garrantzia gutxiesteko asmoa duten sententziak ebatzi izan dira lehendik ere hizkuntza eskakizunen inguruan. Horiek kritikatu izan ditu Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta legelariak (Jatabe, Bizkaia, 1966), begirada zoliz; aditua da hizkuntza eskubideekin lotutako gaietan, eta adi erreparatzen die halakoei.

Mikel Martin Conderi agurra: gaur martxoak 3, ostirala, Beilatokia: Zentolen (Orereta-Errenteria) 10

2023-03-03 : 08:17

Mikel Martin Conderi agurra: gaur martxoak 3, ostirala, Beilatokia: Zentolen (Orereta-Errenteria) 10:00-13:00 / 16:00-20:00. Bihar 4, larunbata, beilatokian goizez: 10:00-13:30. Lehen agur bat, 13.30etan Zentolenen ...

Mikel Martin EHGAMeko militan…, 2023-03-02
12

Soldata arrakala ezabatu da eta langileek %24ko soldata igoera izango dute

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 21:36

Onkologikoko garbitzaileek greba hasi zuten urtarrilaren 30ean, pairatzen zuten soldata arrakalarekin amaitzeko. Langile horiek Gipuzkoako bide garbiketan dabiltzan langileek baino %25 gutxiago kobratzen zuten, eta lortutako akordioarekin pareko soldata igoera lortu dute. Hilabeteko grebaren ondoren eta batzarraren baiezkoarekin, ELAk gatazkari amaiera eman dion akordioa sinatu du. Hauek dira eduki nagusiak: 2023: %10eko soldata igoera.

13

EHU enpresa pribatuen esku gera ez dadin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 18:35

Eva Ferreira EHUko errektoreak BERRIAri eskainitako elkarrizketan ziurtatu zuen unibertsitateak finantzaketa publiko nahikoa duela, baina finantzaketa pribatua nahitaezkoa ere badela, unibertsitateek enpresei ezagutza ematen dietelako. Ildo beretik mintzatu zen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ikasturte hasierako ekitaldian: argi utzi zuen 2023-2026 urteetarako Unibertsitate Sistemako Plan berri bat behar zela enpresen eta teknologien lotura euskal gizartearekin indartzeko.

1

Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da

Sustatu
2023-03-02 : 16:09

Mikel Martín Conde (Errenteria, 1954) LGTBI aktibista euskalduna hil da, minbiziak jota, gaur goizean. Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduko (EHGAM) hastapenetako ekintzaile bat izan zen. 

Zuzenean katalanez jokatzen, eta zuzenean euskaraz Chat GPT adimen artifizialarekin berriketan

Sustatu
2023-03-02 : 15:46

Zuzeneko bi ariketekin bete dugu Segura Irratiarekin eta Twitch bidez egindako saio hau. Batetik, Un Cop Al Dia aplikazioan jokatu dugu zuzeneko partida, Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsio irten berriarekin. Bestetik, Chat GPT adimen artifizialeko sistema berritsuarekin aritu gara, demostratzeko:

  • a) euskara ondo ulertzen du
  • b) euskaraz erantzuteko gai da, guztiz zuzen egin ez arren
  • c) lotsarik gabe esaten ditu gezurrak

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››