Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txosten bat egin dute, eta azken hilabeteetan bildutako ideia eta ekarpenak jaso dituzte, eskola segregazioari aurre egiteko. Segregazioaren ezaugarritze eta ulermen partekatua: erronkak kudeatzeko proposamenak da txostenaren izenburua, eta, hartan, gainditu beharreko "erronkak" identifikatzeaz gain, "itun sozial bat" proposatzen dute xede horiek erdiesteko.
Gure arimaren iluna. Roald Dahl-i buruzko zalaparta bukatu dela ematen du. Ez da bukatu. Aitzitik: tranpa doblea egin du editoreak Dahlen liburuen bina edizio eginez, originala eta zentsuratua. Horrela, salmenta gehiago, eta aupa sosak! Editorea adarjotze horretara iritsi aurretik afera artean pil-pilean zegoenean Roald Dahl defendatzeko ziren protesta guztiz gehienak.
Agirre Lehendakaria Centerren (ALC) hamargarren urteurrena ospatzeko, datorren martxoaren 29an sinposio orokorra eta ekitaldi publikoa antolatu dute. Bereziki gizarte berrikuntza lantzen duen erakunde hone hamarkada honetan eraikitako nazioarteko zein bertoko kolaboratzaileen sarea gonbidatuko dute bertara, euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko. Sinposioa jendearentzat zabalik (beharrezko baieztapena) izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan, martxoaren 29an, asteazkenarekin.
Bilbon euskarazko arteen inguruan egiten denLoraldia festibalaren 9. edizioa izango da aurrengoa, eta martxoaren 9tik 26ra garatuko da, Mailua gara! leloarekin. 17 egunetan 21 ekintza eskainiko ditu, diziplina anitzekoak: musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, zinea… 150 artista inguru igoko dira Loraldiak proposatutako 14 oholtza edo gune ezberdinetara.
Sortzaile, euskarazko kulturaren aldeko apustua egin duten Herriko Etxeetako ordezkari eta laguntzaileen artean, talde polita bildu da martxoaren 3an Berako kultur etxean. Ez da ohikoa nazio mailako ekimen handi bat herri ttiki batean aurkeztea eta hori bera pozgarria izan da.
Mundua Emakumeen aurkako indarkeria AGENTZIAK | EITB MEDIA Larunbat honetan bertan, gutxienez 9 ikastetxeetako ehunka neskato ospitaleratu behar izan dituzte, gasa arnastegatik. Beldurra zabaldu da gurasoen artean eta, bien bitartean, herrialdearen "etsaiei" egotzi diete Irango agintariek pozoitze-olatu hori. 1.000 neskato baino gehiago euren ikastetxeetan nahita botatako gasarekin pozoitu dira azaroaz geroztik Iranen.
Eskua luzatu zidan amona Anttonik, eta begietara begiratu. Urrezko eraztun txikia behatz artean jarri eta, "hau zuretzat izango da ni hil ondoren, Iñaki. Ondo gorde". Birraitonarena zen eraztuna jaso zuen aitona Federicok, eta aitonaren faltan, amonak esku artean jarri zidan iragana. Galderez beteriko iragana. Gaztea nintzen artean.
Ez izen ez abizen, ez aditz ez atzizki. Hitz bat, hitz gozo bat. Ez harrian ez armarrian ez hilerrian. Guztion ezpainekoa, guztiok elkarri esatekoa. Sorioneku gu, zu etxe honetan sarturik: jendetasuna. Sorioneku zu, euskaldunok maiteko zaitugu: elkartasuna. Fraidearen lumak "Izioki dugu" eta "Guek ajutu ez dugu" idatzi baino mila urte lehenago zeunden Irulegin, Nafarroan, artisauak teknika puntillistaz eginiko tatuaia brontzezko eskuan: identitatea.
Posible al da zure hizkuntzaz beste leku bateko hiztunen edo mintzaira baten doinuaz hitz egitea? Bai, antza. Izan ere, ahoskera arrotzaren sindromearen kasu baten berri jakin dugu egunotan: AEBetako gizon bat azentu irlandarrez hasi zen hitz egiten ingelesez, hil baino hilabete batzuk lehenago, Irlandan inoiz egon ez arren.
Aberri Eguna apirilaren 9an ospatuko da Euskal Herriko eta baita euskaldunak diren munduko zenbait lekutan ere. Euskal Herri mailako ospakizun bakar eta bateraturik izango ez bada ere, iaz Urruñan 'Euskal Herria Batera' ekimenak lurralde osoko eragileetako ordezkariak biltzea lortu zuen eta aurreikustekoa da aurten ere bide horretatik joko duela.