Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan "lakatza". Joan den asteko "lokots" hura bezalaxe, Resurrecion Maria Azkuek Zumaian bildu zuen bere hiztegirako, eta Aia eta Orio aldean ere horrela esaten zutela zehaztu; oskol hori zabaltzeari, berriz, "lakatza arrakalatu" esaten zaiola idatzi zuen.
Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan “lakatza”. baleike.eus/komunitatea/Eu…
Kolorea gorabehera, ostarren edo itsas triku itxura ez al du lakatzak arbolan dagoenean? baleike.eus/komunitatea/Eu…
Txilikuren Antigoaleko hiztegian adiera gehiago ere baditu: 1) iz. Gaztainaren oskol arantzatsua, morkotsa. 2) adj. Latza, zakarra, goxotasunik gabekoa. 3) iz. Zakilari ematen zaizkion izen ugarietako bat. zarauzkohitza.eus/komunitatea/hi… @zarauzkohitza
Jakoba Errekondoren zerrenda: Morkotsa, ahotza, lopetza, kormutsa, sokala, koskila, mukutza, lokotxa, arbotsa, karloa, mardotsa, koxkola, garbotsa, mutxurra, oskola, arrotxa, atsoa, burutxa, sokorra, lakatza, kuxkuka, kroskoa, kirikioa, mokorra, morkola..bizibaratzea.eus/jakingaia/gazt…
@xabierazkue Gaztaina astintzeko egur luzeari guk "sardai(x)a". Gaztainondoaz iparraldean Beñat Itoitz-ek egiten diharduen lan handia azpimarratu behar dago bere Euskal Gaztainaren Etxearekin.
@sosola2 @xabierazkue "zardai" hiztegietan.
[KOMUNITATEA] Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan “lakatza” #zumaia @xabierazkue pst.cr/Z2qos
Erantzun
Sartu