Teknologia albisteak

Errigoraren eskaintza oparoa aurtengo udaberrirako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-03 : 10:27

Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktu paregabeekin despentsa betetzeko aukera da aurtengo udaberrian Errigora elkarteak dakarrena. Hemen da aukera bertako elikagaien alde egiteko, euskaraz kontsumitzeko, auzolana bultzatzeko, ekoizpenean bidezko harremanak sustatzeko. Udaberriko eskaintza honen eskaera egin daiteke, martxoaren 29a bitartean, hemendik.

 

 

Udaberriko eskaintza hau bereziki pentsatua dago urte osorako biltegian sorta konpleto bat eduki ahal uzateko. Oliba-olio birjina estra (bidoika), eta kontserba, pasta. arroz eta lekale sortak daude eskaintzen (12 unitateka). Urtean, bataz beste, elikadura on baterako pertsonako zera behar delakoan: 12-14 litro olio, 4-5 kilo pasta, 6 kilo lekale gutxi-gorabehera, 10-15 ontzi tomate frijitu... egin kontuak.

Produktuak euskaraz etikeatuta, eta jatorrizko prezioan agintzen ditu Errigorak. Eta guztia Errigora Balioak zigiluarekin. Errigoraren balioak betetzen dituzten produktuak etiketatzen dira horrela, lau ardatzetan definitzen direlarik balio horiek: bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariekiko harremana. Marka hau agerian izateko produktu bakoitzaren Autoebaluazio Adierazpen Arduratsua beteko du ekoizle bakoitzak urtero.

Informazio gehiago: https://errigora.eus/ 

Erantzun

Sartu