Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Batez ere, komunikazio kontuetan ibiltzen naiz.
Ostegunean, hilak 5, "Publikoari gorroto" antzezlana Eskoriatzako campusean. Ekainaren 5ean, Publikoari gorroto antzezlana eskainiko du Artedrama konpainiak Eskoriatzako campusean, 18:00etan. Antzezleen artean, Ander Lipus aktore ezaguna dago. Ekitaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin. Sarrera doakoa da.
1.000 bertxio di-da batean. Koldo Lopez Bizkarguenaga Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak desafioa bota zien gradu horretako lehenengo mailako ikasleei: talderaren argazkiak 1.000 bertxio baino gehiago lortuz gero, azterketarik ez.
Eta, berehala gainditu dute erronka, 24 ordu eskasean lortu ere! Orain, 3.000ra iristea nahi dute. Ez dira egongo euskazko txio asko-ba hainbeste bertxio lortu duenik...
"1.000 RT #komunikaziodigitala ikasgaia gainditzeko" AUPA EKIPO! @Huhezi pic.twitter.com/j7lSByz90z
— Koldo (@koldobizkar) May 22, 2014
Maiatzaren 21ean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, “Elkarrekin bizitzen ikasi: Ikaskide taldeak” izeneko jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da. Jardunaldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Oraingoan, gainera, gonbidatu berezi bat egongo da hizlarien artean: Angel Pérez Gomez Malagako Unibertsitateko katedraduna. Ikerlari ezagunak hitz egingo du, hezkuntzan, konpetentziek duten garrantziari buruz.
Maiatzaren 9an bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Maite Iturbe EITBko zuzendariak eta Nekane Arratibel MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.
Maitzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa. Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak". Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.
Pragmaphobia. Gazteen artean, erabat zabalduta dago ikus-entzunezkoak ulertzeko modu berria. Egun, Youtube (sarea orokorrean) ez da toki bat ikusteko "besteek" egiten dutena, baizik eta, publiko-pribatu kontua hankaz gora jarriz, leku bat erekusteko norberak egiten dituenak. Horra, kultura berri horren adibidea: MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako Hodei Perez ikaslearen Pragmaphobia blogaren Youtube-ko kanala. Blog horretan, jasoko ditu graduko ariketak. Hodeiren urkezpen bideoak 2.300tik gora visita lortu ditu, bigarrenak 1.000.
http://youtu.be/fHNPJSALifc
Pasa den astean, Joxe Mari Iriondo kazetari ezaguna egon zen hitzaldi interesgarria ematen MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean, Aretxabaletako campusean. Beste kontu askoren artean, hizlariak mahaigaineratu zuen Arrasaten 70. hamarkadan izandako gertaera gogor bezain entzutetsu bat: kantaldi baten erdian, Guardia Zibilak zinema areto batera sartu eta ke-poteka eta kolpeka hustu zuenekoa. 1976an Gurea zineman nik bizi izandako gertaeraz ariko ote zen Iriondo?