Teknologia albisteak

Ikaskide taldeen laugarren jardunaldia egingo da, maiatzaren 21ean, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-19 : 16:14
Maiatzaren 21ean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, “Elkarrekin bizitzen ikasi: Ikaskide taldeak” izeneko jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da. Jardunaldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Oraingoan, gainera, gonbidatu berezi bat egongo da hizlarien artean: Angel Pérez Gomez Malagako Unibertsitateko katedraduna. Ikerlari ezagunak hitz egingo du, hezkuntzan, konpetentziek duten garrantziari buruz.
Jardunaldiak 50 euro balio du (ERKIDEn federatutako kooperatibentzat, ikasle eta langabetu doan) eta parte hartu ahal izateko, izen-emate orria bete behar da eta hurrengo batera bidali:
  • sarrera@huhezi.edu posta elektronikora.
  • 943 71 40 32 fax zenbakira.

Egitarua

08:45-09:00 Harrera. Material banaketa.
09:00-09:30 Agurra.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila.
  • ERKIDE irakaskuntza kooperatibak.
  • Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
09:30-11:00 Hitzaldia. “El sentido de las competencias básicas como referente de la Educación”, Ángel Pérez Gómez (Universidad de Málaga).
11:00-11:30 Atsedena.
11:30-12:15 Hitzaldia. Hezkuntza erronkak. Ikaskidetzatik erantzuna. Agurtzane Martinez. Ikaskide Taldeak (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea).
12:30- 14:00 “Eztabaida taldeak”. Ikastearen Oinarrizko zenbait gako: ikaslea, irakaslea, Ikaste  Komunitate Profesionala, Ikasarea.
 

Erantzun

Sartu