Maiatzaren 9an bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Maite Iturbe EITBko zuzendariak eta Nekane Arratibel MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.
Bilbon EITBk duen egoitzan sinatutako hitzarmenaren bidez, sakonduko nahi da bi erakunderen arteko harremanean, bereziki, hurrengo gaietan:
- Bi aldeen interesekoak diren proiektuetan, izan ikerketa lanetan (euskarazko komunikabideen esparrua eta informazioaren kontsumo ohituren azterketa abiapuntu hartuta), izan aholkularitza kontuetan, izan sor litezkeen gainerako interesgune komunetan.
- Ikasleen praktiketan, EITBko hedabideetan.
- Goikolab komunikazio-laborategian eta EITBren egoitzetan gauzatu daitezkeen proiektuetan.
- Arlo akademiko eta profesionalaren uztarketan. Horretara, EITBko profesionalek Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasketetan eskolak emateko aukerak izango dituzte.
Erantzun
Sartu