Teknologia albisteak

Etxepare Euskal Institutua

Erabiltzailearen aurpegia

http://www.etxepare.net

Erabiltzailearen jarduna

1

Ahozko Euskal Literaturaren Antologia liburuaren aurkezpena: "infinitoaren laburpena"

2014-02-13 : 18:56

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du. Euskal Antologiak Saileko hirugarren titulua den honetan  ahozko literatura ikuspegi panoramiko eta poliedrikotik aztertu du egileak, zortzi genero ardatz hartuta: bertsolaritza, koplak, genero epiko-lirikoa, herri antzerkia, heziketa generoa, egunerokoak, genero errituala eta genero aplikatuak. Institutuko argitalpen guztiak bezala  hirueleduna da (euskara, gaztelania, ingelesa).  

Hezkuntza eleanitza eta hizkuntzen arteko bizikidetza aztergai New Yorkeko Bernardo Atxaga Katedraren programan

2013-10-06 : 12:40

Aurten ere Etxepare Euskal Institutuak New Yorkeko CUNYn duen Bernardo Atxaga Katedrak euskal kulturari buruzko doktoradutzako programa akademikoa eskainiko du; aurtengoan hezkuntza eleanitza izango du aztergai. Ohiko legez, kultur programa irekia ere antolatu du Etxeparek, oraingoan harremanetan dauden hizkuntzei buruzko eta bizikidetzan dauden komunitateen gaineko jarduerez osatua; Mikel Laboa ere gogoan izango dute, kontzertu baten bitartez.  Programa prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur.

1

José del Valle: “Hizkuntzaren kultur dimentsioaren gaineko gogoeta egiteko aukera aparta eskaintzen du euskarak”

2013-07-05 : 10:11

City University of New Yorkeko irakasle José del Vallek zabaldu du gaur Excellence in Basque Studies elkargunea, UPV/EHUko Uda Ikastaroetan. Hizkuntza testuinguruarekin era dinamikoan harremanetan dagoen den tramankulu kultural modura ulertzen duen pedagogia aldarrikatu du CUNY-ko Literatura eta Hizkuntza Prehispanikoen eta Lusitaniar-Brasildarren Programako zuzendaria denak. Karlos Sánchez Ekizaren eta Oier Arazolazaren txanda etorri da segidan, “Euskal musikaz” eta “Euskal dantza, kleenex baten historia” mintzaldiekin. Zenbait hitzaldi zuzenean jarraitu daitezke Uda Ikastaroetako streaming zerbitzuaren bitartez.

 

"Basque Literary History" liburua aurkeztu dute gaur

2013-03-13 : 18:18


2013-03-13 AEBetako Renoko University of Nevadako Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak BASQUE LITERARY HISTORY euskal literaturari buruz ingelesez sekula idatzi den lehen historia aurkeztu gaur du Donostian. Mari Jose Olaziregi
Euskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizioaren arduraduna eta hitzaurrearen idazlea.

 

Olaziregirekin batera  beste hamabi euskal adituk hartu dute esku liburuan: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerrak. Ingelesezko itzulpena Amaia Gabantxok egin du.

 

Atxagaren Unibertsoa Madrilen

2013-03-17 : 10:44

Obabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Madrilen erreferentziazko kulturgune diren Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoen Cinetecan Bernardo Atxaga idazleari eta haren lanari eskainitako kultur programa zabala burutuko da martxoaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean. Besteak beste, antzezlan bat euskaraz eskainiko du CDN zentroak, lehen aldiz (Soinujolearen Semea).

Bilboko Guggenheim Museoaren eragina aztergai Chicagoko Unibertsitatean

2013-01-30 : 18:19

Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean duen Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo edizioa abian da jada. Renoko Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies gunea zuzentzen duen Joseba Zulaika antropologoa da aurtengo irakaslea, eta ikastaroaren gai nagusia, “Bilboko Guggenheim Museoa: museoak, arkitektura, hiriaren  eraberritzea”.  Ikastaroa urtarrilaren 6an hasi zen eta otsailaren 1ean amaituko da; fakultate ezberdinetako graduko zein graduondoko ikasleak erakarri ditu.

Euskara eta euskal kultura atzerrian irakasteko online ikastaroa antolatu dute EHUk eta Etxeparek

2013-01-13 : 11:33

EHUko Udako Ikastaroen Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bat egin dute  “Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (ii)”  online ikastaro berria antolatzeko. Urtarrilaren 31n amaituko da euskal irakurleen zereginetan trebatzeko bost asteko online ikastaroan izena emateko epea. Ikasle kopurua mugatua da.

 

Vicenç Villatorok hitzaldia eskainiko du Badu, Bada erakusketan

2013-01-04 : 11:54

Katalan hizkuntza eta kultura kanpoan sustatzea xede duen  Ramón Lluli Institutuko zuzendari den Vicenç Villatoro idazle eta kazetariak  “Lengua y cohesión social. La experiencia catalana” hitzaldia emango du urtarrilaren 8an, 19:00etan,  Donostiako San Telmo Museoko BADU, BADA erakusketan.