
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioaren monografiko bat, Odola, finalista da Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan (BICC). Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak, CAFek, Euskotrenek, Euskal Trenbide Sareak eta Metro Bilbaok, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, Trengintza Hiztegi espezializatua osatu dute, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hiztegiak trenaren sektoreko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten kontsultatu daiteke, http://trenhiztegia.eus/ helbidean.
Lehen sektoreko ikerketetan eta NEIKERen jardueran euskara bultzatzea da NEIKER Nekazaritzaren Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak eta Elhuyar Fundazioak sinatu berri duten lankidetza-hitzarmenaren helburu nagusia. Hitzarmenaren arabera, aurreikusi da lehen sektoreari buruz euskaraz egindako ikerketak saritzea, eta lehen sektoreko terminologia bilduko duen hiztegi bat egitea
Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da Europako ikerketa-erakundeetan genero-berdintasuna bultzatu eta bermatzeko PLOTINA egitasmoan hiru egunez egingo den topaketa. Europako zortzi herrialdetako hamar erakundetako adituak bilduko dira uztailaren 18tik 20ra, ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasun-planak inplementatzeko metodologia bat garatzea helburu. Elhuyarrek antolatu du topaketa, proiektuaren lantaldean berdintasun-aholkulari izateaz gainera. Topaketaren egoitza Mondragon Unibertsitatearena da, egitasmoaren beste euskal kidearena.
Euskaldunon eta Europar Batasuneko beste hiru hizkuntza gutxitutako hiztunen (bretoiera, kareliera eta sardiniera) behar digitalei buruzko lehen inkesta jarri du abian hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP). Proiektu horretan dihardu Elhuyarrek, Europako beste lau erakunderekin batera, eta ahalik eta euskaldun gehienen erantzunak biltzea dugu helburu.
Donostia-Beterriko eskualdeko udalek (Beterri) eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapenerako Agentziak Urberritzen egitasmoa garatu dugu, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bi eskualdeetako eragileekin berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu Urberritzen prozesuaren berri emateko eta tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko. Ekainaren 3an, Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean. Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 1a arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da.
Elhuyarrek ekonomia eta finantza arloko teknikari bat behar du urtebeteko ordezkapen bat egiteko. Horretarako, hautagairik egokiena aukeratzeko prozedura abiatu du.
Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.
Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).
#PartaidetzaOn plataformaren helburua da parte-hartze prozesu fisikoak eta digitalak modu osagarrian lantzea, eta, bide batez, prozesu presentziala hobetzea. partaidetzaon.elhuyar.eus webguneak informazioaren sistematizazioa, bilaketa aurreratua zein sailkatzea errazten ditu.
Maiatzaren 6an, Iurretako lehenengo Mintzopotea egin genuen, euskara herriko kaleetara ateratzeko helburuarekin. 30 herritar inguru elkartu ziren Iurretako Dantzari auzunean, sei mahaitan banatuta euskararen iraganaz, etorkizunaz eta beste hainbat kontuez berba egiteko. Tragoek eta pintxoek lagunduta, giro aparta sortu zen herriko plazan.
Egitarau bete-betearekin dator aurtengo Zientzia Azoka. Datorren apirilaren 23an, eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Bilboko Plaza Barrian. Hala, 12-18 urteko gazteen ia ehun talde eta haien lanak izango dira protagonistak. Horrekin batera, zientzia-ikuskizunekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Amaieran, egindako lanaren aitortza jasoko dute; besteak beste, talde batzuek Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara joateko aukera izango dute.
Elhuyar Fundazioak sofware-ingeniari bat behar du Hizkuntza eta Teknologia unitatean lan egiteko. Horretarako, hautagairik egokiena aukeratzeko prozedura abiatu du.
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua jarri dute abian Donostia-Beterri eskualdeko udalek (Beterri). Donostia-Beterri eta Urola Erdia eskualdeetan dinamika iraunkor bat sortzea eta eragileak artikulatzea izango dira prozesuaren helburu nagusiak. Lehen topagunea otsailaren 26an izango da (ostirala), 10:00-13:00, Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean. Lehen saiora etortzeko interesa duten eragileek bi bide hauek dituzte izena emateko: 688684956 – 688685586 telefonora deitzea edo enpresa@andoain.eus helbidera idaztea.
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua jarri du abian Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak. Eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta sei esperientzia ebaluatzea izango dira prozesuaren helburu nagusiak. Aurkezpen-saio irekia gaur, hilak 18, 18:00etan, Azpeitiko Sindikatu zaharraren lehen solairuan.
Hogeita hamar irakasle bildu ditu gaur Elhuyar Fundazioak Eibarko Berritzegunean, zientzia eta teknologiaren hezkuntza eraberritzeko STING europar proiektuaren testuinguruan. Saioa Elhuyarrek koordinatzen duen eta Europako zortzi erakunderen artean prestatu dute.
Otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea. Lau kategoria ditu: bi dibulgazio-artikuluentzat (2.000 €-ko sari banarekin), bat kazetaritza-lanentzat (2.000 €-ko saria), eta sorkuntza-beka bat (5.000 €-ko diru-laguntza).
Elhuyar Fundazioak koordinatzen duen STING europar proiektuko 25 hezitzaile Amsterdamen arituko dira aste honetan, zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia prestatzen.
Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso du Galicienciaren 10. edizioaren sari nagusia. Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukera jaso zuten apirilean Bilbon Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lanarekin jaso dute aitortza Ourensen Amaia Perez Etxebarria irakaslearen laguntza izan duten gazteek.
“Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde”, hori da CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioaren leloa. Hain zuzen ere, gizartean kultura zientifikoa sendotzeko, funtsezkoa da zientzia eta teknologia arloko gaiak eta ikerketak zabaltzea eta gizarteratzea, eta lan hori egiten dutenak saritzeko eta aitortzeko helburua du sariketak. Lau kategoria ditu, eta 2016ko otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea.
Hendaiako Herriko Etxeak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua aurkeztu du udalerrian euskararen erabilera bulkatzeko eta euskaldun-komunitatea sendotzeko. Planak egungo egoeraren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak jasoko dituen diagnostiko bat eginen du, eta aitzina begira jartzeko lan-tresna izanen da, eguneroko dinamikatik haratago begiratzeko. Elhuyar Aholkularitzak dinamizatuko du prozesua.