Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen artikuluak

Fracking edo haustura hidraulikoari buruzko eztabaida Elhuyar aldizkarian

2014-04-05 : 12:44

“Haustura hidraulikoa ikertzen inbertitzen duguna ez dugu aurreztean eta eraginkortasuna hobetzean inbertitzen”. Eztabaida bizia piztu du Arabako zenbait lekutan lurpeko gasa haustura hidraulikoaren bidez (ingelesez fracking) erauzteko aukerak. Teknika horri buruz hitz egiteko, Javier Arostegi Garcia geologoarekin eta Itxaso Arostegi Olalde ingurumen-aholkulariarekin bildu da Elhuyar aldizkaria. Haustura hidraulikoa erabiltzeak izan ditzakeen aukeren eta arriskuen berri emateaz gain, energiaren kostuari eta erabilerari buruzko gogoeta egin dute, apirileko Elhuyar aldizkariaren erreportaje nagusian.

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneetako edukia entzuteko teknologia garatu du

2014-04-03 : 11:08

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute berriki. Teknologia hori aplikatu da dagoeneko Elhuyar Aldizkariko webgunean eta zientzia.net-en. Horiek horrela, erabiltzaileek aukera izango dute webgune horietako edukiak euskaraz molde naturalean entzuteko.

Ikastaroa: Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu

2014-02-08 : 13:53

Elhuyarrek Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu on line ikastaroa emango du UEUn. Patxi Petrirena Elhuyarreko itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaileak emango du ikastaro hau,  maiatzaren 5etik 30a bitartean  (20 ordu). Matrikulazio-epea martxoaren 3a arte egongo da zabalik.

Elhuyar efektura gehitzeko azken egunak, amaitzear dago CAF-Elhuyar sarietan izena emateko aukera

2014-01-14 : 09:16

  • Urtarrilaren 31 arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, aurten ere lau kategoriatan, Zientzia gizartera sorkuntza bekak jarraipena izango baitu. 
  • Elhuyar anaiek wolframa isolatu zutenetik 230 urte betetzean, haiengandik ikasitako balioak nabarmendu nahi ditugu 2013ko edizio honetan: elkarlana, sormena, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna.

“Iraultza txikien lekukoak” atal berria sortu du Elhuyar aldizkariak

2014-01-10 : 10:04

Elkarrizketa formatua izango du, eta elkarrizketatuen ustekabeko eta itxaropen zientifikoak izango dira mintzagaia.

 lekukoak atala

 

Elhuyar Hiztegien Renove Plana: ekarri zaharra, eraman berria

2013-12-06 : 01:17

Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa berriki argitaratu dela eta, eskaintza berezia egin nahi die Durangoko Azokara etortzen direnei:Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) erosten dutenek % 30eko deskontua izango dute, baldin eta etxean duten Elhuyar hiztegi zaharra entregatzen badute. 

Elhuyar: “Hizkuntza-estrategia egokiak erabiltzea ezinbestekoa da nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta arrakasta izateko"

2013-11-24 : 18:41

Nazioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko helburuarekin, “ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta izateko”.

2013-2014ko Zientzia Azoka martxan!

2013-11-12 : 16:09

Gazteek egindako proiektuen azoka da Zientzia Azoka. Ikasturtean zehar, taldeka, hautatzen duten gaiaren inguruan arituko dira lanean: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen eta esperientzia berriak bizitzen. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte lagun, bideratzen laguntzeko, eta abenturak eta bizipenak partekatzeko.

“Herritarrak ahalduntzea eta pertsonen konpromisoa lortzea ezinbestekoa da herria herritarrekin batera eraikitzeko”

2013-11-07 : 15:52

Elhuyar Aholkularitzak antolatuta, HerriArte mintegia egin genuen atzo Markina-Xemeinen, Lea Artibaiko Garapen Agentziaren eta Igorreko, Berrizko, Lekeitioko eta Ondarroako udalen laguntzarekin. Mintegiaren helburua izan da, parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta, udala herritarrengana hurbiltzeko izan diren esperientziak gizarteratzea eta trukatzea, eta parte-hartzean oinarritutako kudeaketa arrakastatsua izateko gakoak identifikatzea. Oihana Garcia Elhuyar Aholkularitzako teknikariak egin du mintegiaren sarrera, eta ezinbestekotzat jo du parte hartzeko prozesuetan “herritarrak ahalduntzea eta pertsonen konpromisoa lortzea”.

Elhuyarrek eta DIPCk IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa jarri dute abian

2013-11-06 : 10:24

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, hasiera eman zaio zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da.


Elhuyar Aholkularitzak HerriArte mintegia antolatu du, parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta

2013-11-04 : 10:03

Elhuyar Aholkularitzak, Lea Artibaiko Garapen Agentziaren eta Igorreko, Berrizko, Lekeitioko eta Ondarroako udalen laguntzarekin, HerriArte mintegia antolatu du, parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta. Azaroaren 6an (asteazkena) egingo da, Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean, goizeko 9:30ean hasita.

Elhuyar aldizkariko lunatikoak, bilduma batean

2013-10-17 : 15:15

Ez, ez da zinemak hainbeste estereotipatu duen zientzialari-eroen bilduma bat. Zientzialari ausartak ezagutuko dituzu Egoitz Etxebeste Adurizen Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik liburuan, bide berriak urratzeko ausardia izan zuten pertsonak. Egoitz Etxebestek berak hitzaurrean argitzen digun moduan, “bere garaian, ordea, lunatiko gisa ikusi zituzten askok. Bizitzari eta zientziari beste modu batez begiratzeko gaitasuna edo ausardia izan zutelako. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak edo proposamenak egin zituztelako. Beste inork lehendik urratu gabeko bidezidorrak, edo desberdina izateagatik egindakoak, edo emakume izateagatik itxita zituzten bideen ordez hartu behar izan zituztenak”. 

Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioa eta Elhuyar Hiztegiak webgune berria aurkeztu ditugu

2013-10-13 : 15:45

Elhuyar euskara-gaztelania/castellano-vasco hiru hiztegien edizio berriak eta Elhuyar Hiztegiak webgunea aurkeztu genituen atzo  Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian. Leire Cancio Elhuyar Taldeko zuzendari nagusiak eta Antton Gurrutxaga hiztegien zuzendari teknikoak eman zituzten hiztegien inguruko xehetasun guztiak.

'Elhuyar Zientzia eta Teknologia' aldizkariak 300 zenbaki bete ditu

2013-09-04 : 10:33

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren 300. zenbakia argitaratu du Elhuyarrek irailean. Ospatzeko, 0. aletik 300.enerainoko 28 urteko bidea gogoratu dugu azalez azal, hamarnakako jauzitan.

Eta Bermeon euskara animalia balitz?

2013-06-24 : 12:21

Bermeon euskara animalia balitz, Txipiroia izan liteke: jateko plater berezia, atzerritarrentzako bitxia, ezohikoa, ilusioz jaten dena. Atuna ere izan liteke: jaietan, ospakizunetan presente dagoena. Itsukia ere bai; arrain berezia, azal gogorrekoa, barrutik bigunago. Bokarta ugariarrantzatzen zenean ere, Bermeoko portuan giro ona egoten zen, garai hartan euskaraz egiten zuten beti saregileek eta arrantzaleek.

Elhuyarrek automatikoki sortutako hiztegiak biltzen dituen Hiztegi Automatikoak ataria aurkeztu du gaur goizean

2013-06-18 : 17:04

Elhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen atari bat sortu du, Hiztegi Automatikoak izenekoa, eta erabiltzaileen esku jarri du sarean CC-by-sa lizentziapean. Hiztegi horiek alemanarekin, hindiarekin, arabierarekin, txinerarekin eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza teknologiez baliatuta. Kasu guztietan, ingelesa erabili da zubi-lanak egiteko eta, ondorioz, bost hiztegi elebidun horiek sortzeko.

1

Zer gertatzen da zientzia-udalekuetan?

2013-05-01 : 18:08

Aurten 12 eta 14 urte bitarteko 100 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 1etik 15era izango dira udalekuak, astebeteko bi txandatan. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sartu webgunean, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9:00-14:00)

ON ZIENTZIA bideo amateurren lehiaketako lehen lanak ikusgai

2013-04-11 : 10:50

Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 24an amaituko da, baina orain arte aurkeztu   diren bideoak dagoeneko lehiaketaren webgunean ikusgai daude: www.onzientzia.tv


on zientzia logoa

Elhuyar, aro berri baten hasiera

2013-03-21 : 09:18

Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››