BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera.
Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik.
Gaur goizean aurkeztu dute proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Center-en, hiztegian parte hartu duten enpresetako ordezkariek: Karmelo Uriarte, BATZeko hobekuntzako arduraduna; Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria; Esteban Garitaonandia, Ekineko euskara-batzordeko koordinatzailea; Ketxus Amasorrain, Elayko ingeniaritzako arduraduna; Kepa Galparsoro, GKN Driveline Zumaiako prebentzio-arduraduna; Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria eta, azkenik, Elhuyarretik, Leire Cancio zuzendari nagusia eta Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea.
Aurkezpenaren xehetasun guztiak dituzu hemen.
Erantzun
Sartu