Teknologia albisteak

Elhuyarrek eta DIPCk IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa jarri dute abian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-04 : 10:48
Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, hasiera eman zaio zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da.


Hiru kategoria izango dira:
Bideo amateur onenaren saria: 3.000 euro
Bideo profesional onenaren saria: 2.000 euro
Euskarazko bideo onenaren saria: 1.000 euro

Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua da publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea.

Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazioaren eta zinemaren munduko bost lagunek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak, izena emateko orria eta aurreko urteetako bideoak www.onzientzia.tv webgunean daude ikusgai.

Erantzun

Sartu