Teknologia albisteak

Elhuyar Aholkularitzak HerriArte mintegia antolatu du, parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-31 : 12:19
Elhuyar Aholkularitzak, Lea Artibaiko Garapen Agentziaren eta Igorreko, Berrizko, Lekeitioko eta Ondarroako udalen laguntzarekin, HerriArte mintegia antolatu du, parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta. Azaroaren 6an (asteazkena) egingo da, Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean, goizeko 9:30ean hasita.

Mintegiaren helburua da udalgintza herritarrengana hurbiltzeko esperientziak gizarteratzea eta trukatzea, eta gogoeta egitea herrigintza  herritar eta herri guztien artean egiteko gakoez.  Horretarako, Bizkaian egin diren hainbat esperientziaren berri emango dizuegu: Igorreko Udala, Igorre, parte hartzean sakonduz;  Berrizko Udala, Hondakinen kudeaketa herritarrekin lantzen; Lea Artibai eskualdea: Lea Artibai Garapen Agentzia, Lekeitioko Udala eta Ondarroako Udala, Eskualdearen garapen ekonomikoa herritarren parte-hartzean oinarrituz . Hitzaldiak amaitu ondoren, tailer bat egingo da mintegira gerturatutako guztiekin.

Mintegian parte hartzea doakoa da, eta interesa duen edonorentzat dago irekia. Izena emateko, bete orri hau edo deitu 944 66 88 16 telefonora.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago