Teknologia albisteak

Bittor Hidalgo

Erabiltzailearen jarduna

3

NAIZ espainol

2012-08-02 : 12:21

     Nork irakurtzen du prentsa ‘sarean’? Asko ez, 35 urtetik gorakoek. Izatez gerotan, hortik beherakoek. Nor ibili liteke, ibiliko da, sortu berria den Naiz web gunean? Ibiltzez gero, Euskal Herriko (edo gure diasporako) 35 urtetik beherakoak. Baina, EAE-oso-ko eta Nafarroako zonalde ‘euskalduneko’ 35 urtetik beherako %90 da, gutxienez, euskal elebidun hartzaile, eta %75, euskal hiztun elebidun ere bai (edb, eas…). Hortik kanpoko Euskal Herrian ere hala moduzkoak izango dira gunearen balizko bisitariak.

     Zergatik dago orduan Naiz % ≈99an espainolez? Zein dira Naizeko hauek? ‘Ezker abertzale’? Izango dira. Instituto Cervanteseko ezker abertzale edo. Hamaika ikusteko. Ez da nahikoa Gara, Deia, Noticias, Onda Vasca… guztiak espainol mantentzea. Gazteak ere gehiago espainoldu behar ditugu oraindik. Vade retro! Hainbeste urteko biolentzia mota hori behar izan dugu honetarako? Ze Euskal Herria duzue zuek buruan?

 

 Erantzun esperoan…

 

 Bittor Hidalgo

 

 Donostia

OSAKIDETZArekin eta otorrinoarekin borrokan

2012-07-27 : 11:54

Otorrinoaren txostena

Halaxe idatzi eta sinatu zidan otorrinoak kontsulta amaitzeko.

Gertaeraren kontakizuna hurrena, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen webgunean ere jasoa dagoena Osakidetzari jakinarazpena aurkeztu bezala (http://www.oeegunea.org/berriak/ikusi/2012-07-10/grosen-ezin-otorrinoekin-euskaraz-egin), eta aldi berean aurkeztu nuena BEHATOKIAn eta ARARTEKOarenean (eta hauek ohiko tramitazioak hasi), eta ere Eusko Jaurlaritzako ELEBIDEn ere (hemen erantzunik gabe, azken boladan dirudienez ohiko zaien moduan). Osakidetzatik aipatu zidaten, kontuaren erantzuna emateko, aurretik aurkeztua ziotela nire idatzia delako mediku andereari, pentsatzen dut haren bertsioaren eskean, baina ez dut beste ezer jaso. Hori bai, berehala bideratu dizkidate Groseko anbulatorioan bertan behar nituen beste mediku txanda guztiak mediku euskaldunekin, batzuetan medikuak aldatuz, eta besteren batean mediku euskalduna konfirmatuz. Hemen kontakizuna oporren aurretik jakin nahi duenarentzat. Ondo pasa oporretan (ere).

 

Bittor

3

Euskaldunak, egiak, gezurrak… eta estatistikak

2012-07-24 : 14:00

Zuk oilasko bat. Nik ezer ez. Estatistikoki, oilasko erdi bana jan dugu. Zapore hori utzi didate egunotan euskararen inguruan zabaldu estatistika zaparradek. Txikitan irakatsi zidaten ezin zirela sagar-udareak batean zenbatu, eta nago ez ote dugun hala egiten datuok aurkezteko moduan. Lagundu baino, ez ote diguten iluntzen, bestela argi ikusten dugun errealitatea.

“Hiztunetik Hiztunera…” ikastaroaz, eta anekdota berria

2012-07-08 : 16:20

Orain dela egun batzuk argitaratu nuen zerrenda honetan ere iruzkin-pasadizo bat, Donostiako EHUko Udako “Hiztunetik Hiztunera…” ikastaroan gertatutako anekdota baten inguru. Besteak beste, ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaz antolatzen zen, eta poztu naiz ikastaroan bertan parte hartu zuen GFAko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburuaren erantzuna jasota, 'barkamen' eskaera eta guzti nolabait 'trabatuta sentitu direnei', ikastaroan gainera, 'sentimentuez aritu ginenez gero’-edo egina.

2012-07-06 : 11:56

2012-07-04 : 13:29

2012-07-03 : 14:15

5

“Hiztunetik Hiztunera…” ikastaroko testigantza hunki jakingarriak EHUko Udako ikastaroetan, eta gure sumisio linguistikorako aurredisposizioen anekdota adierazgarriak (?)

2012-06-30 : 22:47

Ekainaren 27, 28 eta 29an Donostiako, Miramar (Itsasmirako) jauregian ezagutu ahal izan ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaz antolatutako “Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik” ikastaroan barrena, gure inguruetako hiztun askok beren hizkuntza gatazka pertsonaletan bizitako esperientzia hunkigarri askoak. Ez dakit ikastaroak bete ote dituen bere helburuak, nik neronek ez ditut oraindik oso garbi ikusi, baina ziurtatu nezake jakin eta hunkigarri askoak izan direla hiztun gehienek ezagutarazi dizkiguten esperientzia propio edo besterenak, gure Euskal herri honetan ondo asko zabaltzea merezi dutenak. Oso bereziki dut buruan Jon Maia Soria bertsolariarena, bere jatorrietako bat Badajozko Idiburun ere duena bide -euskaraz ez duk espainolez bezain gordina gertatzen herri izena (gaur eguneko hitunontzat behintzat)-, baina baita ere Xabier Gantzarainena, Idoia Etxeberria, Juan Martin Elexpuru, Paula Kasares, Maider Elkoro, Joan Pujolar -katalana-, Iñaki Eizmendi Arsuaga, Ixiar Eizagirre edo Karlos Aizpuruarenak ere.

‹‹ Hurrengoak