Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zazpika aldizkariko artikulu zientifikoen bilduma PDF formatuan

karena
2012-07-04 13:13

Badira hilabete batzuk Gaiak Argitaletxeak Zazpika astekarirako artikulu zientifikoak idazten dituela. Gaiak Argitaletxearen webgunearen iGaiak zerbitzu digitalaren eskaintzetatik bat Zazpika astekariko zientziaren dibulgaziorako artikulu zientifikoen bilduma irakurleen esku jartzea da, PDF formatuan. Bertan, astero argitaratzen diren artikuluen bilduma dauka eskura irakurleak.


Zazpika

Zientzia eta euskara bat joan daitezke eta hori da gune horren helburua. Zientzia euskaraz dibulgatzeko artikulu motzen bilduma astero hazten dihoa, eta bertan, diziplina desberdinetako artikuluen bilduma aurki daiteke; besteak beste, fisika, historia, matematika, antropologia, biologia, astronomia, teknologia eta abar.
Egitasmo xume honetan,  eremu desberdinetan adituak diren idazleek hartzen dute parte, ingeniarietatik antropologoetara, historialarietatik fisikarietara.

Euskara eta zientzia posible da!

Esteka: Zazpikako artikulu zientifikoen bilduma

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu