Teknologia albisteak
1

Galdera bat Sabino Cuadraz

2012-08-16 : 11:50

Berandu ibiliko naiz oraingoan ere, baina, semeak iragarrita, oraintxe dut ikusi berri Sabino Cuadra Amaiurreko hautatuak Madrileko Diputatuen Kongresuan joan den uztailaren 19an eginiko diskurtso apokaliptikoa, erretoriko ona. Eta iruditu zait Sabino Cuadrak diskurtsoa Espainiako PPkoei zuzentzen dien modu berean zuzendu liezaiekeela hemengo eskuinekoei ere (EAJri...). Eta beldur pixka bat eman dit, ze Euskal Herria altxatu nahi badugu, eta bereziki, Espainiatik kanpo altxatu nahi badugu, hemengo eskuinarekin batera altxatu beharko dugu, ezta? Eta ez dakit Amaiur bide hori ere ari ote den jorratzen, edota bere diskurtso polit apokaliptikoa lehenesten, ‘euskal nazioa’ sortzearen gainetik. Eta hori benetako dilema da / dugu.

EAJkoek ere duten bezalaxe. Zer nahiago dute, Espainiako eskuinarekin, ezkerrarekin, edo Espainiako zeinahirekin paktatu, ala bere ‘printzipioak’ pixka bat moldatuta hemengo ‘ezkerrarekin’ landu euskal nazioaren bidea?

Ez batzuek, ez besteek ez badute elkarrenganako bidea egiten / egin nahi, hobe denbora baterako exiliatzen bagara? Ez ahal da izango!

Bide batez, hasierako galderara bihurtuta, galdetu nahi nuen delako Sabino Cuadrak ba ote dakien euskaraz eta erabiltzen ote duen, ez baitiot sekula ez entzun ez irakurri euskaraz. Baina oso litekeena da berak euskaraz idaztea edo hitz egitea nik irakurtzen edo entzuten ez ditudan hedabideetan.

Badaki Sabino Cuadrak euskaraz? Egiten du?

Ondo izan

Bittor

Erantzunak

2012-08-18 : 10:50

Ondo asko egiten omen du Sabinok euskaraz jakinarazi didate ZuZeun eta poztu naiz 'guretakoa' dela jakinda.

Beraz galdera hori erretiratuko nuke, nahiz eta iruzkinak bere horretan jarraitu.

Ondo izan

Erantzun

Sartu