Teknologia albisteak

Aura da(u)kazu? Erakutsi!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 16:45

Espainolezko sare sozietaletako inbento edo memea izan da uda honetan "aura farmeatzeko" borrokena. Euskal Herrira ere iritsi omen da, eta larunbatean Donostian hilaren bostean Zuloaga plazan egina dago deialdia, 18:07etan, nahi duenak agertu eta bertan lehiatzeko. Kartela gazteleraz dago, baina bada esaldi bat euskaraz: "Aura dakazu? Erakutsi".

Irutxuloko Hitzak atera du albistea eta "aura farming" deitu diote han gauza honi. Farming uzta biltzea litzateke, bideojokoetako terminoa, non objektu jakin batzuk biltzeak eta pilatzeak indarrak eta trebeziak ematen dizkizuten kasu batzuetan pantailak egitea. Eta aura gaztelaniazko litzateke estiloa, telegenia, sex-appeal delakoa edo erakarpen gaitasuna. 

Hala nola rap oilarren lehian, edo breakdance desafio batean, zirkulu ireki batean jartzen dira bi lagun: imintzioekin, hitzekin eta abarrekin, elkarren aurrean, txandaka desafio egiten aurrekoari, eta nork aura gehien, publikoak edo epaile batzuek erabakiko dute. Kanporaketa eran antolatzen da koadro bat, eta finaleraino, bi lagun lehiatu arte.

Argentinako bideo batean ikusteagatik, lehia ez oso handu bat, kaleko lagunen artekoa (seguruenik gertatzekotan Donostian ikus daitekeenaren modukoa):

Aura lehia hasten da ohikoan Sei Zazpi keinuarekin. Hortik dator Donostiako hitzorduaren ordu berezia, 18:07 edo sei-zazpi PM esan genezake.

Kartelaren arabera, bi epailek erabakiko dute lehia.

Hor duzue bada, hitzordua, nahi izanez gero: Irailak 5, Donostia, larunbatarekin, Zuloaga plazan (San Telmo parean), 18:07etan.

 

Erantzun

Sartu