Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?
Galdera horien inguruko gogoeta proposatzen du azaroaren 17an, 19:00etan, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kalean) proiektatuko den Beltzean Mintzo dokumentalak, lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonen euskararen herriari buruzko gogoetak batzen dituenak. Kitxua, nasa yuwe, nahuatl, kaqchiquel maia, yucatango maia, aimara eta mapuzungun hiztunek, beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararen esperientziatik ikas dezaketenaz hitz egingo digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini. Garabide Elkarteko kide Ander Bolibar eta Maddi Iñarra bertan izango direla eta, emanaldiaren ostean solasaldia egiteko aukera ere egongo da.
Antolatzaileak: Bagera Elkartea eta Garabide Elkartea
Erantzun
Sartu