Teknologia albisteak

Ideien I. Laborategia: Donostia euskaratik aktibatzen

Ideien laborategia, euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko sorkuntza espazioa da. Bagerak 2016an 25 urte beteko ditu. Biziberrituz ospatu nahi dugu orain arteko ibilbidea, eta era berean, aurrera begirako jardunean jarraitzeko berpiztu, aldatu, freskatu eta ekin nahi dugu. Helburua? donostiarrak aktibatzea. Ideiak eta mezuak lantzeko laborategia 19:00etatik 20:30ak arte izango da uztailaren 20an Hernani kalea 15 behean.

Euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko sorkuntza espazio dira. Proiektu berri eta berritzaileen abiapuntua. Esperimentaziorako, ordura arte landu gabeko gaiak edo eta aurrez landutako gaiak aztertu eta berraztertu eta bestelako ikuspegi eta metodologia bidez tratatzeko aukera emango duen espazioak izango dira. Teoria eta praktika eskutik helduta ibiliko diren gunea.

Aldaketa prozesuan gaude, berritze eta birziklatze garaian. Ibilbide berriari ekiteko, 25.urteurrena probestu nahi dugu eta, horretarako, deialdi irekia luzatu nahi dugu ideia berriak dituen eta esperimentatu nahi duen edonorentzat.

Helburua: donostiarrak aktibatzea.

Ideiak eta mezuak lantzeko laborategia 19:00etatik 20:30ak arte izango da uztailaren 20an Hernani kalea 15 behean.

Animatu eta parte hartu!

Esperimentazioa, frogak eta berrikuntza

Sortzeko, esperimentatzeko, frogatzeko, irudikatzeko, asmatzeko eta, batez ere, egiteko lekua dira laborategiak.

Proposatutako arazoei soluziobidea bilatzeaz harago, eskaera bera zalantzan jarri eta aukera berriak bilatzea du helburu. Parte hartzen dugun beste hainbat proiekturen moduan, egitea berak definituko du osotasuna eta emaitza. Lan-saioak Bagerako espazio naturaletik kanpo ere agin daitezke, testuinguruak aldatzeak ideia berri eta ikuspegi berriak lantzeko aukera irekitzen baitu.

Talde lanean irudimena askatzeko jarduerak bultzatuz: landa-lana, antzeko kasuak aztertu; hartzaileen lekuan jarri, helburuak birformulatu, ideiak garatu, akatsak berrerabili, proposamen zehatzak landu eta burutu; barneko egiturak berrirakurri eta berridatzi ekintza sortzaile edo artistiko zehatzen bidez eta inguruarekin harremanean egonez.

Erantzun

Sartu