Rack‑02 by SSX360 "sormenezko" techno makina bat da, online jo daitekeena. Hau da, Rack-02 berez da termino bat, sistema bat, soinu elektronikoen sorkuntzarako erabiltzen dena, baina kasu honetan honako hau guztiz birtuala da. Konektatu eta eman Run entzuteko eta ulertzeko.
Erabat nabigatzailearen bidez funtzionatzen du tresna honek: techno musikako loop edo begiztak eta abarrak bere kabuz egiten dituen makina birtual txiki bat da. Sakatu RUN botoia eta jotzen hasiko da ausaz aukeratzen dituen parametroekin.
Ez zaizu gustatzen entzuten duzuna? aldatu parametroak. Technolariek edo DJ disko-jartzaileek akaso hobeto ulertuko dituzte botoi saltsa hori, pista sekuentziatzaileak, kateatu daitezkeen eszenak Fill, Drop, Stutter, Graib edo Freeze funtzioak... Ez dakienak nekez ulertuko ditu, baina ez bazaizu gustatzen sortu dena, sakatu REROLL botoia eta tekno soinu erabat berria lortuko duzu. Emaitza MIDIra esportatzeko aukera ere badu.
Parametroen artean, ikusi VOX jartzen duena interfazean beherantz egiten baduzu scroll. Hor sakatuta zure ahotsa sar dezakezu, abestera, rapeatzera, zerbait esatera edo beatbox egitera ausartzen bazara.

Tresna hau egin duena SSX360 izeneko garatzailea da. Itxura batean, Interneteko segurtasuna da pertsona horren berezitasuna edo lana, baina nonbait techno musika ere gogoko du.
Probatu Rack 02 hemen.
Erantzun
Sartu