Abiatu da Fagor Herrigintza programaren deialdi berri bat. "Euskal Herri hobe bat eraikitzeko lanean ari diren gizarte egitasmoak" lagunduko ditu Fagor Taldeak eta hiru proiektu lagunduko dituzte honako laguntzekin: 60.000 €., 40.000 €. eta 20.000 €.
Gizartegintzan diharduten Euskal Herriko irabazi asmorik gabeko eragileei zuzenduriko ekinbidea da Fagor Herrigintza. Fagor Taldeak bere iraunkortasun estrategian definitutako "Garapen Iraunkorrerako Helburuekin" loturiko proiektuak lehenesten dira deialdian, eta aurtengoan, zehazki, honakoak:
- Genero berdintasuna
- Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea
- Herri eta komunitate jasangarriak
- Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
- Klimaren aldeko ekintzak
- Helburuak lortzeko itunak
Aurreko urteetan bultzatu dituzten proiektuak dira:
- 2022an: Zaporeak (60.000 euro), Itsas Salbamendu Humanitarioa (40.000 euro) eta Seaska ikastolen federazioa (20.000 euro).
- 2023an: Biolur (60.000 euro), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (40.000 euro) eta Iñurri (20.000 euro).
- 2024an: Hiruatx (60.000 euro), Txintxirri ikastola (40.000 euro) eta Ihitten (20.000 euro).
- 2025ean: Arizari, Arrasateko Arizmendi ikastolaren proiektua, (60.000 euro), Haize Berri Aisaldi Elkartearen ekimen bat (40.000 euro) eta Shifa elkaerearen ekimen bat, osasun kooperazioa Sahararako errefuxiatuen kanpamentuetan, (20.000 euro).
Aurkezteko epea, irail amaierara arte. Oinarriak, eskabidea aurkeztu modua eta informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu