Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2016ko Zinemaldian izan den euskararen garapena: 219 filmetatik 15 euskaraz izan dira (%6,85) eta 24 film azpidatzi dira euskaraz (%11).
Donostian urtero antolatzen den Zinemaldian euskarak duen presentzia neurtzen du, urtero-urtero, Bagera Elkarteak. Aurtengoan, film kopuruari dagokionez, 15 izan dira euskarazkoak (%6,85) eta 24 izan dira euskaraz azpidatzi direnak (%11). Emanaldiei dagokienez, berriz, azpidatziak izan diren filmen kopurua %6,8 izan da. Euskara hutsez edo euskara eta beste hizkuntza batean ekoitzitako filmen emanaldiak, berriz, %7.
Euskarara bikoiztutakoen artean, haur sailean proiektatutako filmak izan dira, aurreko urteetan bezala filma guztiak euskaraz entzun ahal izan dira sail honetan.
Hona hemen filmetan grafikoki euskarak izan duen garapena urtez urte portzentajeetan:
Orokorrean hartuta, iazko Zinemaldiaren filmen kopuruan euskarak gora egin badu ere (%17,37tik %21era), oraindik ere euskararen presentziak oso urria jarraitzen du izaten (219 filmetatik 46 filmek izan dute euskararen presentzia eta 526 emanaldietatik 85 emanalditan, hain zuzen).
Horretaz gain, euskaraz ekoiztutako eta azpidatzitako filmak sail guztietara zabaldu behar direla uste du Bagera Elkarteak. Urtetik urtera sail ezberdinetara zabaltzen ari da euskara, baina oso modu apalean. Aurten, gainera, Sail Ofizialean euskarazko edo euskaraz azpidatzitako filmek ez dute lekurik izan.
2016 | |||
Saila | Film kopurua | Euskaraz | % |
Sail Ofiziala | 25 | 0 | 0 |
Zuzendari Berriak | 16 | 0 | 0 |
Horizontes Latinos | 13 | 0 | 0 |
Zabaltegi | 24 | 6 | 25 |
Perlak | 16 | 2 | 12,5 |
Emanaldi Bereziak | 6 | 0 | 0 |
Culinary Zinema | 7 | 4 | 57,14 |
Savage Cinema | 5 | 1 | 20 |
Zinemira | 17 | 10 | 58,82 |
Made in spain | 9 | 0 | 0 |
Belodromoa | 4 | 1 | 25 |
Haur Zinema | 7 | 7 | 100 |
Jacques Becker | 15 | 6 | 40 |
The Act of killing | 32 | 7 | 21,87 |
ETB emanaldiak | 5 | 2 | 40 |
Besteak | 18 | 0 | 0 |
* Oharra: “Euskaraz” diogunean jatorrizko bertsioa euskaraz, euskaraz azpidatzia edo euskaraz bikoiztua izan dela esan nahi dugu.
Donostiako Zinemaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren diru laguntza jasotzen du. EAEn euskara hizkuntza ofiziala denez, Donostiako Udal Ordenantzek hala jasota, euskarak, gutxienez, gazteleraren trataera berdina izan behar du. Baina ondorioetan ikusiko dugunez, hori ez da horrela. Are gehiago, euskararen erabilerak txikia jarraitzen du izaten. Horregatik, Bagera Elkarteak uste du instituzioek esfortzu berezia egin beharko luketela filmak euskaraz azpidatzi daitezen.
Erantzun
Sartu