Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!
Aurtengoan ere martxan da Banden Lehia. 15 talde aurkeztu dira 9. edizio honetako lehen fasera eta jada badakigu zeintzuk diren lau finalistak. Bilboko Aneguria, Berako Azken Trena eta Basauriko Raust! aukeratu dituzte epaimahaiko kideek eta publikoak Galdakaoko Akabu aukeratu du. Finala azaroaren 24an izango da Bilborocken.
Argi dago jende askoren afizioa dela musika, baina beti musika bera entzuteaz gogaitzeko arriskua izaten da. Hori ekidin eta artista berriak ezagutzeko aukera ematen du Every Noise At Oncek.
Zenbait ohitura txar ditugu mugikorra kargatzerako orduan eta gaizki egiteak eragin zuzena du honen iraupenean. Oso ohikoa izaten da gauean, lo gauden bitartean mugikorra kargatzen izatea, hurrengo egunerako prest eduki ahal izateko. Beste ekintza batzuk egiten dagoenean ere entxufatuta izaten du jendeak. Duela hilabete batzuk eman genituen zenbait aholku Sustatun., bateriak kargatzeko modurik onenak zerrendatuz. Oraingoan, hona hemen beste zenbait aholku bateriak hobeto zaintzeko.
Urriaren 22an, igandean, izena emateko epea bukatzen da, aurtongo Banden Lehia musika txapelketan parte hartzeko. Dagoeneko hamaika taldeek izena eman dute: Akabu, Astrid, Atila Txiguagua Beldurgarria, Azken Trena, Baneki, Hiri galduak, Huts, Jasan, Kiñubak, On eta Raust!.
Irailean ireki zen WikiLovesMonuments lehiaketa Euskal Herrian. Eta dagoeneko baditugu argazki irabazleak. Euskal Herriko argazki onena "Egunsentia Gaztelugatxen" Ebakirena, Bizkaiko onena "Bizkaiko zubia gauez", Igerrak Elkartearena eta Bilboko onena "San Anton eliza" Igerrak Elkartearena.
Jakina da milaka mehatxu eta birus izaten direla Interneten. Sarritan esaten da kontuz ibili behar garela sarean, ez dela segurua. Hori dela eta, gure sistema eta kontuak babesteko baliabide on bat izatea oso garrantzitsua da. WordPress edukiak kudeatzeko sistema den aldetik, bertako informazio eta datuak seguru mantentzea behar-beharrezkoa da. Horretarako NinjaFirewall plugina oso interesgarria izan daiteke.
Euskal blogarientzat eta blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzea da. www.blogetan.eus en helburu nagusia; blog desberdinetako edukiak automatikoki bilduko dituen ataria, orden kronologiko eta kategoriaka sailkatuta eta pertsonalizatzeko aukera eskaintzen duena.
Sare sozialak baliabide eta aukera berriak eskaintzen ari dira erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emateko. Enpresa, negozio eta enpleguari zuzendutako komunitate soziala den LinkedIn ere lehia hortan murgildu da, bideoetan filtro geolokalizatzaileak jartzeko aukera eskainiz.
Aurton Banden Lehiaren 9.edizioa ospatuko da eta egitasmoen artean, Euskal Kulturgileen Kidegoak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak? izenburupean mintegia antolatu dute, urriaren 19an, osteguna arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Euskararen Etxean.
Euskal musika sustatzen duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du. Banden Lehiak euskara eta teknologia uztartzen ditu eta euskal musika mundu digitalean ere sustatzen du. Gainera, musika banda berriak ezagutzera ematen ditu baita ere.
Polygram argazkietan oinarritutako sare sozial berri bat da. Erabiltzaileen erantzunak neurtzen ditu aurpegiren keinuak errekonozitzeko adimen artifiziala erabiliz; hau da, erakutsitako argazkiek zure jarraitzaileengan sortzen duten erreakzioa erakusten dizu. Momentuz, sare sozial berri hau bakarrik IOS-erakodago erabilgarri.
Eduki iragankorrak dira sare sozialetako azken orduko berrikuntzetako bat. Gero eta gehiago dira egunerokoaren uneak partekatu, eta 24 ordutara argitaratutakoa ezabatzeko tresnak sortzen dituzten app-ak.
Euskal blogarien 2.edizioko jardunaldian bi mahi inguru antolatu ditugu eta hona hemen bigarren mahi inguruan jorratu ziren gaiak: euskal blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioa eta Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa) eta Ixabel Bereziartua (Argia) izan dira partahideak eta Ana Malagon moderatzailea.
Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatu zen Euskararen Etxean. Blogak izan dira ardatza eta alor eta ikuspegi ezberdinak landu ditugun gaiak, alegia, euskarazko blogen egoera, garapena, euskarazko garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak... Baita ere, posizionamendurako izan behar diren edo eragiten duten faktoreen azterketa eta euskarazkoetan daukaten eragina, hizkuntzagatik ematen diren zailtasunak, dauden beharrak, aurre egin beharreko erronkak eta abar.
Eulalia Abaituari eskainitako erakusketa Estereoskopiak: 16 + 16, Euskararen Etxean, irailaren bukaera arte, ikusgai
Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan” izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa.Horrez gain, hainbat mahai-inguru ere antolatu dira ertz desberdinetatik lantzeko gaia: Herri Administraziotik Miren Dobaran, Mikel Arregi eta Mathieu Berge izango dira; Gizarte eragileen aldetik Iker Salaberria, Iker Martínez De Lagos eta Mertxe Mugika. Azkenik, unibertsitatearen ikuspegitik Jone Miren Hernández, Estibaliz Amorrortu eta Asier Irizar.
Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketak 2017ko maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarte-Oriako, Manuel Lekuona kultur etxean. Udaltopeko ordezkariak hizkuntza ohiturak gaia aukeratu dugu aurtengo ediziorako. Gaia aukeratzeko hari mutur nagusiak izan dira han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak. Zer dira ohiturak? Eta hizkuntza ohiturak? Hizkuntza portaerak aldatzeko ekimenek lagunduko al lukete euskararen erabilera areagotzen? Topaketetan galdera horiek eta antzeko beste hainbat jorratuko dira.
Aste bitan zehar Giza Anatomiako mintegi orduetan wikipedia zer den eta nola editatzen den ikasi dute medikuntzako ikasleak, eta bide batez medikuntzako terminoak bai anatomikoak zein gaixotasunenak gehitu dizkiete euskarazko wikipedian dauden 250.000 artikuluei. Erronboides muskulu, Eskapularen muskulu jasotzailea, Iztai hodi edota Orno zerbikal dira horietako batzuk, esate baterako.
Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Blogetan! Euskal blogarien bigarren topaketa ospatu du Euskararen Etxean. Euskal blogosferaren azterketa egin da eta Blogetan! euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa baita ere. Jardunaldi hau Euskararen Etxean ospatu da eta blogintzaren egungo egoera aztertu dugu, arlo honetan profesionalak eta adituak diren zenbait lagunen parte hartzearekin.
Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatuko dugu eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa egingo dugu, martxoaren 30ean, Euskararen Etxean.