Euskal musika sustatzen duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du. Banden Lehiak euskara eta teknologia uztartzen ditu eta euskal musika mundu digitalean ere sustatzen du. Gainera, musika banda berriak ezagutzera ematen ditu baita ere.
Lehiaketak esan bezala ospea lortu du edizioz – edizio, bederatzigarren edizio honetan lehiaketaren dinamika aurreko urtetakoa izango da: musika taldeek internet bidez izena emango dute, euren kantak Banden Lehiako webgunean argitaratuz. Publikoak twitterra erabiliz botoa emango du eta honen iritzia eta lehiaketarako sortu den epaimahai profesional batek ere taldeen musika entzungo du. Bien artean lau banda finalisten izenak erabakiko dituzte.
Lehiaketaren finala zuzeneko emanaldietan erabakiko da eta berriro ere publikoaren eta epaimahaiaren iritzien araberakoa izango da.
Finala honetan lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute: benetako artistak bilakatuko dira gau horretan eta epaimahaia bertan egongo da bakoitzaren emanaldia jarraitzen.
Lehiaketaren ikuspegi teknologiko berritzaileak publikoaren bozketa bideratuko du: talde finalista bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio eta entzuleek botoak eman ahal izango dituzte telefono horietara dei galduak eginez. Epaimahaikideen boto horiekin batu eta talde irabazlea aukeratuko da.
Banden Lehiako bederatzigarren edizio honetako finala azaroaren 24an ospatuko da Bilborocken. Azkue Fundazioak honela ospatzen du publiko gaztearekin Euskararen Nazioarteko Eguna, gau horretan ospedun euskal banda baten kontzertua eskaintzen bai du ere ekitaldiaren barruan. Itziarren Semeak izango da aurton joko duen taldea.
Sariei dagokionez, talde irabazleak 2018ko bi jaialditan joko du: Bilbao BBKLiven eta Bartzelonan ospatuko den Euskal Herria Sona jaialdian. Eta gainera, talde irabazleak disko bat ekoiztuko du ere Baga Biga diskoetxearekin.
Bestalde, finalerako sailkatuko diren lau taldeek edizio honetako disko bilduma oroigarria jasoko dute, lau banden kantekin.
Esan bezala, euskal bandarik onena aukeratzeko bide honetan publikoak erabakia hartzen laguntzen du, www.bandenlehia.eus webgune eta twitter bidez aurretiz zein zuzenezko emanaldi finala egunean. Aurtongo edizioko epaimahai profesionala Baga Biga diskoetxeko ordezkaria Ritxi Aizpuru, Euskal Irratietako kazetaria eta irrati esataria Maia Muruaga, Enkore taldeko abeslaria Xabi Hoo eta Last Tour Internationaleko ordezkari bat osatzen dute.
Beraz, musika talde batean jotzen baduzu Banden Lehiak aukera ematen dizu zure ametsak betetzeko, animatu eta parte hartu lehiaketan!
Des opérations de liposuccion en Tunisie font partie des opérations les plus sollicitées par des femmes des 4 coins du monde. Chaque année des femmes viennent en Tunisie pour consulter un chirurgien esthétique qui leur permet de bénéficier d'une opération de lifting cuisses, lifting faces internes jambes, lifting bras, liposuccion abdomen, liposuccion genoux, liposuccion fesses, liposuccion cuisses et d'autres opérations simples ou invasives. Pour plus d'informations visitez http://www.medespoir.ch/liposuccion.php